Gobernuaren proposamenak Segurtasuna

Dekretua, Ekinbide - Segurtasun Publikoaren sistema hobetzeko herritar-ekimenen bulegoa sortu eta haren antolaketa eta funtzionamendua arautzen duena

Eu
Eu

Amaitu da Ekinbide, segurtasun publikoaren sistema hobetzeko herritarren ekimenen bulegoa, sortzeko dekretu-proiektuari ekarpenak egiteko fasea

2015.eko uztailak 21

Dekretuaren bitartez, EKINBIDE - Segurtasun Publikoaren Sistema Hobetzeko Herritar-Ekimenen Bulegoa sortuko da. Poliziaz kanpoko baina segurtasun-arloan eskudundutako sailari atxikitako administrazio-zerbitzu gisa taxutuko da, bulegoaren egitura organikoa eta funtzionala finkatzeko dekretuan zehaztutakoaren arabera.

Ekinbideren zeregina hau izango da: herritarrei bide bat ematea, segurtasun publikoaren sistemari eta sistemak herritarrei eskainitako zerbitzuei buruzko kexak, iruzkinak eta hobekuntza-iradokizunak formulatzeko, zerbitzuon kalitatea eta herritarrek zerbitzuetan duten konfiantza hobetze aldera.

8/2003 Legearen, abenduaren 22koaren, 8. artikuluan ezarritakoa betez, aurreproiektuaren testua helarazi zitzaion EUDEL- Euskadiko Udalen Elkarteari, jendaurreko entzunaldian jarri zen, eta Irekian proposamen bat zabaldu zen, herritarrek beren ekarpenak egiteko.

Jasotako alegazioak eta iruzkinak aztertu ondoren, behin betiko testua prestatuko da, eta Gobernu-Kontseilura igorriko, aintzat hartu eta onar dezaten.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau