Gobernuaren proposamenak Herri Administrazioa eta Justizia

Lagundu Euskadi.eus berria hobetzen

Eu
Eu

Iradokizunen laburpena

2016.eko urtarrilak 29

Euskadi.eus berria abian jarri zenetik (2015eko azaroaren 7tik) 100 iruzkin edo iradokizun jaso ditugu webgune berriaren “Eman iritzia” tresnaren bidez. Herritarren ekarpen eta eskaera horiei esker diseinuan eta funtzionalitatean hobekuntzak ezarri ditugu, hala nola:

  • Eusko Jaurlaritzako albiste, tramite, dokumentazio, planak, estatistika eta araudiaren RSSetara harpidetza egiteko aukera eman da.
  • Tramiteen bilaketa aurreratuan “egoera” irizpidea ere ezarri da.
  • Asko erabiltzen diren zerbitzu batzuen sarbidea erraztu da hasierako orritik, hala nola, Aurretiko hitzordua Osakidetzan.
  • Egokitzapen teknikoak (erabilerraztasuna, bilatzaileetan kokapena, errendimenduaren hobekuntza…).

Bestetik ere, jasotako iruzkinak oso lagungarriak izan zaizkigu aplikazio edo zerbitzu batzuen behin-behineko akatsak antzemateko (nahiz eta diseinu berriarekin loturik ez izan).

“Eman iritzia” tresnaren bitartez izan diren ekarpenak euskadi.eus berriaren etengabeko hobekuntza estrategia baten barruan kokatzen dira. Estrategia horretan garrantzi handiko beste informazio-iturri batzuk ere lantzen ditugu:

  • Web analitika (erabiltzailearen nabigazioaren azterketa, gehien kontsultatzen diren edukiak eta zerbitzuak, informazioaren egitura gaika, gailu mugikorren bidez herritarrek duten portaera…)
  • Zuzenean arreta zerbitzuko estatistikak
  • Eusko Jaurlaritzako postontzian jasotako iruzkinak 
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko