Gobernuaren proposamenak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Euskadiko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legea Aldatzeko Lege Proiektua - Aurretiazko kontsulta publikoa

Eu
Eu

Euskadiko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legea Aldatzeko Lege Proiektua - Aurretiazko kontsulta Publikoa. Ondorioak

2018.eko otsailak 05

Otsailaren 20ko 2/1998 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzkoa, aldatzeko Lege Proiektuari esker, indarrean dagoen prozedurari segurtasun juridikoa emango zaio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoko Araubide Juridikoaren urriaren 1ko 40/2015 Legeak ezartzen dituzten oinarrizko arauen testuinguruan.

Horrez gain, lege honek ezartzen duenaren aurka doazen araubide sektorial guztiak indargabetzea bermatuko du. Hori ezinbestekoa da batasuna eta batasunaren ondoriozko segurtasun juridikoa ahalbidetzeko.

Interesdunen arteko partaidetza bideratze aldera, eztabaida publiko hau zabaldu genuen entzute aktiboko ataria den honetan, Irekian, iritziak jaso eta proiektuaren arduradunei bidaltzeko. Irekiako partaidetzari buruzko datuak honako hauek izan dira:

  • Klik kopurua (2018/01/26ra arte): 667

Aurretiazko kontsultarako fasea amaitu ondoren, ekimen honen tramitazioak aurrera doa. Jarraian datozen tramite guztiak, espediente administratiboa osatuko dutenak, publikoak dira eta LEGEGUNEA atarian izango dira kontsultagai.

Eskerrik asko ekimen honen gainean erakutsitako interesagatik.

=======================================

* Hurrengo tramitea:

EHAA Nº 101, 2018ko maiatzaren 28a, astelehena

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 17koa, Lege Garapen eta Arau Kontrolerako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko Legea aldatzeko lege-aurreproiektua.

Aurkezpen-epea (2018/05/28-2018/06/18)

=======================================

*Informazio gehiago:

Gobernuak Euskadiko Administrazio Publiko guztien zehapen-ahalaren arauketa berria onetsi du (Gobernu Bilera 2018-11-27)

Erkorekak Legebiltzarrean Euskadiko administrazio publiko guztien Zehapen Ahalari buruzko lege berria azaldu du

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau