Gobernuaren proposamenak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Tokiko erakundeek eskumen propio, eskuordetu edo transferituak ez diren jarduerak, zerbitzuak edo prestazioak burutzeko txostenak egitea arautzeko Dekretu-proiektua - Kontsulta publikoa

Eu
Eu

Tokiko erakundeek eskumen propio, eskuordetu edo transferituak ez diren jarduerak, zerbitzuak edo prestazioak burutzeko txostenak egitea arautzeko Dekretu-proiektua - Kontsulta publikoa. Ondorioak.

2018.eko otsailak 05

Tokiko erakundeek eskumen propio, eskuordetu edo transferituak ez diren jarduerak, zerbitzuak edo prestazioak burutzeko txostenak egitea arautzeko Dekretu-proiektuaren bidez, tokiko erakundeek bere eskumenekoak ez diren jarduerak abiarazteko prozedura ezartzen du. Horrela, bikoiztasunak alboratzen dira, baita politika-jardun ezberdinak bultzatzea herritarrengandik hurbilen dauden erakundeetatik.

Interesdunen arteko partaidetza bideratze aldera, eztabaida publiko hau zabaldu genuen entzute aktiboko ataria den honetan, Irekian, iritziak jaso eta proiektuaren arduradunei bidaltzeko. Irekiako partaidetzari buruzko datuak honako hauek izan dira:

-          Klik kopurua (2018/01/16ra arte): 1.391

-          Iruzkinak: 1

-          Post ofizialak: 1

-          Aldeko botoak: 2

Aurretiazko kontsultarako fasea amaitu ondoren, ekimen honen tramitazioak aurrera doa. Jarraian datozen tramite guztiak, espediente administratiboa osatuko dutenak, publikoak dira eta LEGEGUNEA atarian izango dira kontsultagai.

Eskerrik asko ekimen honen gainean erakutsitako interesagatik. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau