Lurraldea antolatzeko planak eta hirigintza antolatzeko tresnak onartu, berrikusi eta aldatzeko prozedurak arautzen dituen dekretua egiteko aurretiazko kontsulta Publikoa

Eu
Eu

Lurraldea antolatzeko planak eta hirigintza antolatzeko tresnak onartu, berrikusi eta aldatzeko prozedurak arautzen dituen dekretua egiteko aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak.

2019.eko martxoak 26

Dekretu-proiektu honen helburua izango da Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek egin edo onartzen dituzten lurralde- eta hirigintza-plangintza onartzeko prozedura nabarmenak araudi-mailan garatzea, maiatzaren 31eko 4/1990 Legea (Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzkoa) eta ekainaren 30eko 2/2006 Legea (Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa) garatuz. Hala, ingurumenaren gaineko ebaluazioa egiteko prozedura adjektibo eta instrumentala sartu beharko da, prozedurak sinplifikatu, arrazionalizatu eta izapideak bateratzeko printzipioei jarraikiz.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau