Gobernuaren proposamenak Enplegua eta Gizarte Politikak

Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko dekretu-proiektua. Informazio publikoaren fasea

2 parte hartze
Eu
Eu

Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko dekretu-proiektua. Informazio publikoaren fasea. Ondorioak

2019.eko maiatzak 27

Onartu nahi den dekretu-proiektuaren helburua, Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa, hain zuzen ere, Familia eta lana bateragarri egiteko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren honako laguntzak hauek hobetzea eta hedatzea da:

  1. Seme-alabak zaintzeko eszedentzian dauden edo lanaldi-murrizketa duten langileentzako laguntzak.

  2. Mendeko senideak edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko xedez eszedentzian dauden edo lanaldi-murrizketa duten langileentzako la­guntzak.

  3. Mendetasun-egoeran edota osasun-egoera oso la­rrian dauden seme-alabak edo senideak zaintzeko lanaldia murriztua edo eszedentzia duten langileak ordezteko laguntzak.

  4. Seme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kon­tratatzeko laguntzak.

 

Gainera bateragarritasun laguntzetan  lerro berria sartu da: eszedentzia egoeran dauden langileak laguntzea, helburua izanik jaiotzagatiko edo urtebete baino gutxiagoko adingabeko zaintzagatiko kontribuzio prestazioaren aldia berdintzea.

Haren hasierako testua urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 133.1 artikuluan xedatutako kontsulta publikoko izapidea igaro du, hain zuzen ere, EAEko Administrazio Orokorraren «euskadi.eus» web-atari instituzionalaren bidez, herritarrek proposamen arautzailearen edukiari buruz daukan iritzia biltzeko.

Horretarako ezarritako epea igarota, lau ekarpen eta proposatutako ekimenaren aldeko bi boto jaso ziren.

Kontsulta publikoko izapidearen emaitza ikusita, eta jasotako iruzkinak aztertu eta baloratuta, « familia eta lana bateragarri egiteko laguntzak arautzen dituen Dekretu-proiektua » egiteko prozedura izapidetzen jarraituko da, eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak lehenago onartu beharko duen testua egingo da.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau