Gobernuaren proposamenak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Euskal Kasazio Zibila arautzeko lege-aurreproiektuari buruzko aurretiazko kontsulta publikoa

Parte hartze 1
Eu
Eu

Euskal Kasazio Zibila arautzeko lege-aurreproiektuari buruzko aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2019.eko ekainak 18

Kasazio Zibila arautzeko Lege Proiektuaren bidez, Zuzenbidearen adar horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren pronuntziamendu ondare nahikoa izatea bilatzen da, Tribunalak doktrina batzeko duen funtzioa bete dezan.

Interesdunen arteko partaidetza bideratze aldera, eztabaida publiko hau zabaldu genuen entzute aktiboko ataria den honetan, Irekian, iritziak jaso eta proiektuaren arduradunei bidaltzeko. Irekiako partaidetzari buruzko datuak honako hauek izan dira:

  • Klik kopurua (2019/06/17ra arte): 1.894
  • Iruzkinak: 1

Aurretiazko kontsultarako fasea amaitu ondoren, ekimen honen tramitazioak aurrera doa. Jarraian datozen tramite guztiak, espediente administratiboa osatuko dutenak, publikoak dira eta LEGEGUNEA atarian izango dira kontsultagai.

Eskerrik asko ekimen honen gainean erakutsitako interesagatik. 

====================================

* Hurrengo tramitea: jendaurrean jartzen da

EHAA: 147. zk., 2019ko abuztuaren 6a, asteartea

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 19koa, Lege Garapen eta Arau Kontrolerako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita kasazio-errekurtso zibilari buruzko legearen aurreproiektua.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2019/08/1903748e.shtml

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau