Hiri-erabilerako Euskal Herriko uraren ziklo integralaren esparru-erregelamendua onartuko duen dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa.

Eu
Eu

Hiri-erabilerako Euskal Herriko uraren ziklo integralaren esparru-erregelamendua onartuko duen dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2019.eko uztailak 15

Arau hau hiri-erabilerako uraren ziklo integraleko zerbitzuen funtzionamendu egokia bermatzeko tresna izango da, kalitatezko ura behar bezala hornitzen dela bermatzeko, erabilera iraunkorraren bidez, eta uraren kalitatea prebenitu, babestu eta hobetzeko, besteak beste.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau