Gobernuaren proposamenak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren legearen aurreproiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa

Eu
Eu

Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen estatutuaren legearen aurreproiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2019.eko uztailak 24

Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak babesteko, defendatzeko eta sustatzeko lege-testu berriak, abenduaren 22ko 6/2003 Legeak, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzkoa, duen edukia eguneratuko du. Horren arabera, testu berriak kontuan hartuko du herri-administrazioen arteko harremanen artikulazioa, kontsumo arloan, hautemandako kontsumo-praktika berrien erregulazioa, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideen indartzea edo segurtasunaren eta kontsumoaren ikuskapenaren garapena, besteak beste.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko uztailak 24

    Regular mejor eso del consentimiento posiblemente viciado a todo colectivo vulnerable como pueden ser además las personas mayores sobre todo con eso de los datos circulan por la red, así como a la hora de cobrar guardar confidencialidad de importes sobre todo cuando hay colas en espera pueden ver en la pantalla y saber quien dispone para sacar una foto y dar un atraco en otro momento personas con mala intención.