Kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren esparruko finantza-lankidetzari eta etxebizitzaren esparruko neurri osagarriei buruzko Dekretu-proiektua. Jendaurreko informazioaren fasea

Eu
0 boto
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Arauaren xedea da kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetza arautzea etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan eta etxebizitzaren arloko neurri osagarrietan.

Etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko jardun babesgarriei dagokienez kredituerakundeek emandako mailegu kualifikatuen interes-tasak aldian-aldian erregulatzen dira Eusko Jaurlaritzaren dekretu baten bidez.

Gai honi buruzko azken dekretua uztailaren 21eko 146/2015 Dekretua izan zen, 2015eko abuztuaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zena. Dekretu hori kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetzari buruzkoa zen, eta eranskin gisa zuen bi alderdien arteko finantza-lankidetza. Abenduaren 19ko 272/2017 Dekretuak –2017ko abenduaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 244. zk.– 146/2015 Dekretuaren 2. artikulua aldatu zuen. Biak aplikatu dira 2015, 2016 eta 2017ko ekitaldietan.

Indarraldia amaitu ondoren, esparrua hurrengo epean zehar arautuko duen arau berri bat eman behar da. Finantza Lankidetzarako Hitzarmenaren kasuan, epe hori 2019an hasi eta 2020an amaituko litzateke eta, Renove Birgaikuntza finantzaketa-tresna berriaren kasuan, 2019an hasi eta 2023ko abenduaren 31n amaitu.

Emaiguzu zure gogoeta edo zure ekarpena dekretu-proiektua hobetzen laguntzeko. Zure iritzia interesatzen zaigu:

- Ados al zaude jarraitzen den funtsezko helburuarekin?

- Ikuspegiren bat faltan botatzen al duzu?

Aldeko argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko