Kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren esparruko finantza-lankidetzari eta etxebizitzaren esparruko neurri osagarriei buruzko Dekretu-proiektua. Jendaurreko informazioaren fasea

Eu
Eu

Kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren esparruko finantza-lankidetzari eta etxebizitzaren esparruko neurri osagarriei buruzko Dekretu-proiektua. Jendaurreko informazioaren fasea. Ondorioak

2019.eko uztailak 22

Arauaren xedea da kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetza arautzea etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan eta etxebizitzaren arloko neurri osagarrietan indarraldi berri baterako. Finantza Lankidetzarako Hitzarmenaren kasuan, epe hori 2019an hasi eta 2020an amaituko litzateke eta, Renove Birgaikuntza finantzaketa-tresna berriaren kasuan, 2019an hasi eta 2023ko abenduaren 31n amaitu.

Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, Lege-aurreproiektua jendaurrean jarri da, izapidetzen ari den arauan interesa duten agente sozialen partaidetza handiena bermatzeko, eta Eusko Jaurlaritzaren Egoitza elektronikoan euskadi.eus eta Irekian.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau