Elantxobeko Portuaren antolamendu plan berezia

4 parte hartze
Eu
Eu

Elantxobeko Portuaren antolamendu plan berezia. Ondorioak

2019.eko azaroak 07

Hasierako onarpena Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak eman zion, agindu bidez; gero, Elantxobeko portuaren antolamendu-plan berezia Eusko Jaurlaritzaren IREKIA plataforman egon da jendearen eskura eta eztabaidarako jarria, 2019ko uztailaren 23tik 2019ko irailaren 24ra arte, bi hilabetez.


Eztabaida-aldi horretan, interakzio hauek izan ditugu herritarrekin:

  • Zenbat klik: 3072
  • Iruzkinak: 3
  • Aldeko botoak: 2
  • Aurkako botoak: 0
  • Post ofizialak: 1

 

Datu horietatik ondorio hauek atera daitezke:

- Alde batetik, 2019ko irailaren 20an, aldeko iruzkin bat iritsi zitzaigun; honela zioen: “Es algo necesario para que Elantxobe sea un puerto moderno y funcional”. Gainera, aldeko bi bozka izan dira, eta aurka, berriz, bat ere ez; hortaz, zuzendaritza honen ondorioa da plan berezi honek balio duela herritarren beharrak asetzeko, nahiz eta -hau ere hala da- parte hartzeko prozesua urria izan den.

- Bestalde, 2019ko irailaren 22an beste iruzkin bat jaso zen, oraingoan kontrakoa, eta bertan aipatzen da: "Lo más necesario es facilitar la movilidad de personas de edad con medios de transporte adecuados a la orografía del pueblo". Ildo horretan, Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza honek adierazi behar du bere eskumenetatik guztiz kanpo dagoela garraiobide publikoak jartzea edo ez, eta beste administrazio batzuk arduratzen direla gai horietaz (Foru Aldundia, Udala). Edonola ere, portu inguruko hiri-bideak hobetzea bada planaren helburuetako bat; hortaz, gai hori hobetzen ere saiatzen gara, baina zuzendaritza honek dituen eskumenetatik atera gabe.

Azkenik, sare sozialetako eztabaidari dagokionez, aipatzekoa da postaren retweet bat egon dela Twitter sare sozialean, 2019ko abuztuaren 1ean, goizeko 08: 35ean, baina inolako iruzkinik erantsi gabe.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau