Gobernuaren proposamenak Enplegua eta Gizarte Politikak

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman itun sozialaren araubidea eta hitzarmenak arautzen dituen Dekretua. Aurretiazko kontsulta publikoa

Eu
Eu

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman itun sozialaren araubidea eta hitzarmenak arautzen dituen Dekretua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak.

2019.eko urriak 17

Onartu nahi den dekretuaren helburua da EAEko Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legean aurreikusita dagoen itun-araubidea garatzea, bai eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoan sartuta dauden zerbitzuak eskainiko dituzten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeekin egingo diren hitzarmenak garatzea ere.

Haren hasierako testua urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 133.1 artikuluan xedatutako kontsulta publikoko izapidea igaro du, hain zuzen ere, EAEko Administrazio Orokorraren «euskadi.eus» web-atari instituzionalaren bidez (http://www.irekia.euskadi.eus/es), herritarrek proposamen arautzailearen edukiari buruz daukan iritzia biltzeko.

Horretarako ezarritako epea igarota, ez dira ekarpenak jaso proposatutako ekimenean. 

Kontsulta publikoko izapidearen emaitza ikusita, « Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman itun sozialaren araubidea eta hitzarmenak arautzen dituen Dekretua-proiektua » egiteko prozedura izapidetzen jarraituko da, eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak lehenago onartu beharko duen testua egingo da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau