Gobernuaren proposamenak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren legearen aurreproiektua. Jendaurreko informazioaren izapidea.

Eu
100 %alde
Boto 1 (1/0)

Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen estatutu berriaren helburuak honako hauek dira:

- Administrazioen artean kontsumoaren arloan dauden harremanak arautzea, bai eskumenei bai lankidetzari dagokionez, kontuan hartuz egungo antolaketa.

- Kontsumo-ohitura berriak arautzea, batez ere urrutitik edo merkataritza-gunetik kanpora egindako kontratazioak, eta kontzeptu berriak sartzea, hala nola pertsona kaltebera, jardunbide egokien kodeak, kontsumo arduratsua, desgaituentzat irisgarria den informazioa eta indarkeria ekonomikoa.

- Arautegi horren bizkarrezurra kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak izatea, batez ere prestakuntzaren eta informazioaren arloetan, kontsumoa jasangarria eta arduratsua izan dadin.

- Administrazioaren aldetik, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak babesteko prozedurak eguneratzea eta garatzea.

- Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen segurtasuna indartzea, bai eta kontsumo-ikuskaritza ere, indarrean den arauan biak geratu baitziren garapenaren zain baina azkenean ez baitziren garatu.

- Arau-hausteen katalogoa garatzea, sistema zabal eta zehatz baten bidez, era horretan bete ahal izateko segurtasun juridikoari buruzko gomendioak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean agertzen direnak.

- Azken urteotan Europar Batasuneko arautegian onartu diren edukiak gehitzea, hala nola: produktuen segurtasun orokorra, produktu akastunen erantzukizuna, zerbitzu-emaileen segurtasuna eta erantzukizuna, merkataritza elektronikoa edo abusuzko klausulak.

Beraz, Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen estatutuaren legearen aurreproietua jendaurreko informazioaren izapiderako jartzen da, hogei egun balioduneko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoa- ren iragarki-taulan (euskadi.eus) eta Kontsumobide-Euskal Kontsumoko Euskal Institutuan (Done Jakue hiribidea 11, 01002, Vitoria-Gasteiz).

 

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
  • Las Leyes suelen quedar en nada cuando te enfrentas a empresas que se saben "más grandes" q el consumidor. El arbitraje de consumo debería tomarse más en serio por parte de las empresas y estar obligadas por Ley a acatarlo TODAS. Y tener poder sancionador
    Orain dela 23 ordu
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz