Alokairua bultzatzeko laguntzak eta neurriak arautuko dituen dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa.

Eu
100 %alde
Boto 1 (1/0)

* Ekimen arauemaile honekin konpondu nahi diren arazoak.

Babes publikoko etxebizitzak sustatzeko laguntzei eta alokairua bultzatzeko neurriei buruzko 2008ko azaroaren 27ko Agindua eguneratu nahi da, Etxebizitzaren Legeari (ekainaren 18ko 3/2015 Legea) jarraikiz. Hain zuzen, lege horrek bere 9.4 artikuluan ezartzen du arlo horretan eskumena duten administrazioek erabilgarri dauden etxebizitza-baliabideak, lehentasunez, egoera txarrenean dauden kolektiboentzako alokairuko etxebizitzak sustatzera bideratuko dituztela.

 

* Onartzeko premia eta egokiera.

Alokairua babesteko eta bultzatzeko agindu berri bat onartzeko premia eta egokiera Etxebizitzaren Legeak (ekainaren 18ko 3/2015 Legea) ezartzen du; izan ere, Lege horren arabera, besteak beste, etxebizitza-baliabideen % 80, birgaitzera bideratutako baliabideak salbuetsita, alokatze-politiketara bideratuko da eta babes publikoko araubidean eraikitakoaren bolumena ez da ehuneko hori baino txikiagoa izango. Alabaina, Legearen azken xedapenetatik laugarrenean ezartzen denari jarraikiz, ehuneko hori % 100eraino handituko legea argitaratu eta hurrengo bost urteetan (Legea 2015eko ekainaren 26ko EHAAn argitaratu zen).

Bestetik, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren 2018-2020 aldirako Etxebizitzaren Gida Planak, zeina etxebizitzaren arloko politiken gidalerroa eta orientabidea baita Etxebizitzaren Legearen arabera, alokairuko etxebizitzak sustatzearen alde egiten du.

 

* Egin nahi dugun arau-proiektuaren helburuak.

Alokairua babesteko eta bultzatzeko ekintzak arautzea, alokairuko etxebizitzen parkea areagotuz. Horrez gain, zuzkidura-bizitoki berrien eraikuntza bultzatuko da, etxebizitza pribatuen mobilizazioa sustatuko da alokairu babestu gisa erabiltzeko eta etxebizitza eskuratzeko formula berriak bultzatuko dira, hala nola CO-HOUSING programa eta erabilera-lagapenerako kooperatibak.

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz