Gobernuaren proposamenak Segurtasuna

Suteen prebentzio eta itzalketa eta salbamendu zerbitzuak arautzeko lege-aurreproiektua

Eu
Eu

Amaitu da suteak prebenitzeko eta itzaltzeko zerbitzuak eta salbamendu-zerbitzuak arautzeko Legearen aurreproiektuari ekarpenak egiteko fasea

2015.eko uztailak 23

Suteak prebenitzeko eta itzaltzeko zerbitzuak eta salbamendu-zerbitzuak arautzeko Lege berriak zerbitzu horien oinarrizko konfigurazioa eta haietan diharduten langileei aplika dakiekeen araubidea ezarriko du, horrelako zerbitzuak dituzten EAEko administrazioekin adostuta.

Horrela, lege batean berariaz arautuko dira suteak prebenitzeko eta itzaltzeko zerbitzuak eta salbamendu-zerbitzuak, eta ez partzialki orotariko lege batean: Larrialdien kudeaketari buruzko Legean; izan ere, lege horrek larrialdietako plangintzarekin eta eraginkortasunarekin zerikusi handiagoa duten gaiak jasotzen ditu, eta ez larrialdietan esku hartu behar duten baliabide zehatzen antolamenduari dagozkionak.

Lege-aurreproiektua EHAAn argitaratu zen; partaidetza- eta kontsulta-tramitea egin zen Eusko Jaurlaritzako sail guztiekin, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundiekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetako udalekin; eta entzuera-tramitea egin zen suhiltzaileen elkarte profesionalekin, suhiltzaile-zerbitzua duten enpresekin eta suteen prebentzio- eta itzalketa-zerbitzuen eta salbamendu-zerbitzuen eremuan ordezkaritzarik handiena duten sindikatuekin. Horretaz gainera, interesdunen ekarpenak eta eztabaida errazteko, proposamen bat zabaldu zen Irekian, legea idatzi zuen taldearentzako oharrak bideratzeko: aldeko argudio bat, kontrako hiru argudio eta informazio-eskaera bi jaso ziren, eta bi post ofizial argitaratu ziren.

Egindako alegazioak aztertu ondoren, aldatu egin da hasierako testua, eta txosten bat egin da, non alegazioak onartu eta baztertzen diren. Nahitaezko txostenak egin ostean, proiektua Gobernu Kontseilura bidaliko da, onartzeko.

Informazio gehiago:

Jaurlaritzak Suteen prebentzio- eta itzalketa- eta salbamendu-zerbitzuak arautzeko lege-proiektua onartu du

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko urriak 06

    René Aga. Te aseguro que a los bomberos ni a los sindicatos se les a consultado. Ha sido todo lo contrario, la han hecho a las espaldas deprisa y corriendo para no tener tiempo de reaccionar. Aun asi se presentaron alegaciones, por parte de la propia Administracion d Alava y Gipuzkoa y sindicatos...a las cuales no les han hecho mucho caso. Asi que me rio yo de una ley "consensuada"....

  • 2015.eko abuztuak 16

    Los bomberos, parte muy interesada, se quejan de que no se les ha consultado. ¿Es verdad? ¿Por qué?