Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Merkataritza Jardueraren Legearen hirugarren aldaketaren Legearen aurreproiektua.

Eu
Eu

Bukatu da Merkataritza Jardueraren Legea hirugarrenez aldatzeko Legeari ekarpenak egiteko fasea

2014.eko uztailak 02

Merkataritza Jardueraren Legea hirugarrenez aldatzeko Legearen bidez, turista asko hartzen dituzten inguruen erregulazioa sartuko da legean.

Gaur egun arte, gure autonomia-erkidegoan, merkataritza-ordutegien erregulazioan ez zegoen inolako aipamenik  turista asko hartzen dituzten inguru horiei buruz. Baina udalen batek, sektoreak hala eskatuta, horrelako inguruen estatusean egoteko interesa agertu du, eta Eusko Jaurlaritza behartuta dago prozesua arautzera eta aldaketa izapidetzera, Legebiltzarrean eztabaidatu ahal izateko.

Indarrean dagoen araudiari jarraituz, legearen aurreproiektuak negoziazio-, entzunaldi- eta kontsulta-izapideak bete behar ditu. Eta, gainera, eztabaida erraztu eta interesa daukatenen ekarpenak aurkeztu ahal izan ditzaten, proposamen hau jarri genuen Irekian, inplikatutako alde guztien iruzkinak bideratzeko.

Ezarritako epea bukatu delarik, jasotako alegazioak aztertu ondoren, aldatu egingo da hasierako testua, eta txosten bat egingo da, non alegazioak zergatik onartu edo baztertu diren jasoko den. Behar diren nahitaezko txostenak egin ondoren, legearen aurreproiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari helaraziko zaio, onar dezan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau