Eu

Bingen Zupiria sailburuak eta Arantxa Tapia sailburuak parte hartuko dute euskara lan-munduan sustatzearen inguruko jardunaldi batean

2018.eko azaroak 14, 11:00 2018.eko azaroak 14, 12:30 Bingen Zupiria sailburuak eta Arantxa Tapia sailburuak parte hartuko dute euskara lan-munduan sustatzearen inguruko jardunaldi batean
2018.eko azaroak 14 11:00 - 12:30
Parque tecnológico de Miñano, Vitoria-Gasteiz, Lumiere kalea 11
Ekitaldiko kargudunak: Bingen Zupiria Gorostidi, Arantxa Tapia Otaegi

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenaren eta Azpiegituretako sailburuak eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Eremu Sozioekonomikoaren Euskararen Plan Estrategikoa lantzeko jardunaldi batean parte hartuko dute bihar. Ekitaldian euskara lan-munduan sustatzeaz duten iritzia azalduko dute.

  • Ordua: Asteazkenean, hilaren 14an, goizeko 11:00etan.
  • Lekua: Arabako Parke Teknologikoa (Miñao), eraikin nagusia (Lumiere anaien Kalea 11, Gasteiz).
  • Besteak: Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenaren eta Azpiegituretako sailburuak eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak hitz egingo dute jardunaldiaren hasieran.
(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak