Ekitaldiak Segurtasuna
Eu

Trafikoko zuzendari, Sonia Diaz de Corcuerak, Trafiko -istripuetako biktimak oroitzeko ekitaldian parte hartuko du

2018.eko azaroak 18, 11:00 2018.eko azaroak 18, 11:30 Trafikoko zuzendari, Sonia Diaz de Corcuerak, Trafiko -istripuetako biktimak oroitzeko ekitaldian parte hartuko du
2018.eko azaroak 18 11:00 - 11:30
Muelle del Arenal , Bilbao , Areatzako Zubia, 48005 Bilbo, Bizkaia
Ekitaldiko kargudunak: Sonia Díaz de Corcuera Ruiz de Oña

Trafiko Istripuetako Biktimak Oroitzeko Munduko Eguna izango da azaroaren 18an, eta Stop Accidentes elkarteak Bilboko Areetako Kaian trafiko-istripuetako biktimak oroitzeko antolatu duen ekitaldian parte hartuko du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafikoko zuzendari Sonia Díaz de Corcuerak. Ekitaldia igandean egingo da goizeko 11:00etan, eta bertan izango dira Bilboko alkatea eta beste hainbat agintari.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak