Eu

ERRIBERAKO ZUBIA ARKU ZORRIGARRI BIHURTZEN DA “EL MEJOR EQUIPO DEL MUNDO” ERAKUSKETAREN AURKEZPENERAKO

2018.eko azaroak 14, 10:30 2018.eko azaroak 14, 11:00 ERRIBERAKO ZUBIA ARKU ZORRIGARRI BIHURTZEN DA “EL MEJOR EQUIPO DEL MUNDO” ERAKUSKETAREN AURKEZPENERAKO
2018.eko azaroak 14 10:30 - 11:00
Puente de San Antón, Bilbao, Puente de San Antón San Antongo Zubia
Ekitaldiko kargudunak: Alfredo Retortillo Paniagua

BILBAODENDAK ERAKUSKETA IBILTARIAREN AURKEZPENA ZAZPI KALE,
ERRIBERAKO MERKATUA, ETA BILBO ZAHAR, SAN FRANTZISKO ETA ZABALAN.
DATA: AZAROAK 14 ASTEAZKENA
LEKUA: ARKU ZUBIA (Erriberako Zubia. Bilboko Alde Zaharra)
ORDUA: 10:30
BIHAR AZAROAK 14 ASTEAZKENA, bilbaoDendak-ek, Bilboko merkataritza eta
turismo jarduera sustatzeko elkartea, Erriberako zubia arku zurigorri bihurtuko du
“El Mejor Equipo del Mundo” erakusketaren aurkezpenerako; hiriko auzo
desberdinetatik egon ostean, hiriko bihotz historikora heltzen da.
San Mames zaharraren tribunaren estruktura oroitzen duen zubi honetan,
Alfredo Retortillo, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua;
Tomas Ondarra, erakusketaren irudien sortzailea; Aitor Elizegi,
bilbaoDendak elkarteko presidentea; Zazpi Kale, Bilbo Zahar, San
Frantzisko eta Zabala, eta Erriberako Merkatuko ordezkariak,
merkatari eta ostalariak, jokalari ohiak, Pichichi erraldoia eta bere
bikotea bertan egongo dira ere.
ZUBIA ATHLETIC CLUBAREN KOLOREEN ZAPI HANDIEKIN
APAINDUKO DA, GEROAGO, EKITALDIAREN GONBIDATUEK ZAPI
ZURIGORRIAK GEHITUKO DITUZTE.
‘El mejor equipo del mundo’ erakusketaren 50 irudiek Bilbo historikoaren denda eta
ostalaritza establezimenduak dotoretuko dituzte azaroaren 30a arte.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak