Eu

Sabino Torre, Antonio Aiz eta Itziar Agirrek parte hartuko dute Estatuaren Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoarekin egingo duen Batzorde Teknikoan

2018.eko azaroak 14, 09:30 2018.eko azaroak 14, 12:30 Sabino Torre, Antonio Aiz eta Itziar Agirrek parte hartuko dute Estatuaren Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoarekin egingo duen Batzorde Teknikoan
2018.eko azaroak 14 09:30 - 12:30
Ekitaldiko kargudunak: Sabino Torre Díez, Antonio Aiz Salazar, Itziar Agirre Berriotxoa, Begoña Pérez de Eulate González

Araubide Juridikoko eta Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordeek, Sabino Torre eta Antonio Aizek, Ogasun Sailburuorde Itziar Agirrerekin eta Estatutuaren Garapenerako Zuzendari Begoña Pérez de Eulaterekin batera, Eskualdatzeen Batzorde Mistoko Batzorde Teknikoan parte hartuko dute Ogasun, Lurralde Administrazio eta Sustapeneko ministerioetako ordezkariekin. Bertan, Alonsotegi-Barakaldo eta Bilbao-Basauri trenbide lineak Euskadira eskualdatzeko aurretiazko lana jorratuko da, baita Armiñon eta Burgosko probintziaren arteko AP-1 autobide tartearen eskualdatzea ere.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiko kargudunak