Eu

Tapia: Basque Industry 4.0. The Meeting Point 2018

2018.eko azaroak 26, 08:45 2018.eko azaroak 26, 18:00 Tapia: Basque Industry 4.0. The Meeting Point 2018
2018.eko azaroak 26 08:45 - 18:00
Palacio Euskalduna, Bilbao, Avda. Abandoibarra, 4
Ekitaldiko kargudunak: Arantxa Tapia Otaegi, Javier Zarraonandia Zuloaga, Estíbaliz Hernáez Laviña, María Ainhoa Ondarzabal Izaguirre, Alexander Arriola Lizarriturri
lege-oharra

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak hasiera emango dio Euskadin 4.0 Industriako erreferentziazko ekitaldia den “Basque Industry 4.0” hitzorduaren 5. edizioari.  4.0 Industriaren berrikuntza teknologikoei errentagarritasuna ateratzeko moduei ekingo dion Milango Politeknikoko irakasle Marco Taisch-en presentzia izango duen hitzordu honetan, enpresetako, klusterretako, zentro teknologikoetako eta unibertsitateetako 2.300 eragile baino gehiagok, txosten, stand eta eztabaidetan parte hartuko dute.

Javier Zarraonandia Industria sailburuordea, Estibaliz Hernaez Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea, Ainhoa Ondarzabal  Nazioartekotze Euskal Agentziako zuzendaria eta Alez Arriola SPRIko zuzendari nagusia izango dira ekitaldian.

Ekitaldiak eskuratutako ospe internazionalak, Europar Batzordeak hitzordu hauxe agertoki berean, hilaren 27an eta 28an egingo den espezializazio adimenduneko hiru plataformen (S3Platforms) lehen bilera bateratuarekin bat egiteko erabakia hartu izana ahalbidetu du. 4.0 Industriako Europa mailako agintari nagusienetako bat den, Berrikuntza eta Fabrikazio Aurreratutako (DG GROW)  Zuzendari Slawomir Tokarsi, Kongresuko mintzaldietako bateko buru izango da, eta Batzordeko web orrialdean bertan, Basque Industry 4.0 ekitaldian izena ematera gonbidatzen duen esteka bat txertatu dute.

Egitaraua: https://eventos.spri.eus/basque-industry-the-meeting-point-2018/

OHARRA:

Jardunaldiaren berri emateko behar-beharrezkoa izango da PRENTSA AKREDITAZIOA eskatzea, 656 788 328 telefonoan edo larizgoitia@lvcomunicacion.com  e-mailean

 

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak