Eu

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak euskara haur eta gazteen artean sustatzea helburu duen ‘Mingaina dantzan’ proiektuaren fase berria aurkeztuko du

2019.eko uztailak 15, 10:30 2019.eko uztailak 15, 11:00 Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak euskara haur eta gazteen artean sustatzea helburu duen ‘Mingaina dantzan’ proiektuaren fase berria aurkeztuko du
2019.eko uztailak 15 10:30 - 11:00
Delegación Gobierno Vasco SS Andia 13 (salón de actos), Donostia-San Sebastián, C/ Andía 13
Ekitaldiko kargudunak: Bingen Zupiria Gorostidi
lege-oharra
Ohar teknikoa:
Zuzeneko emanaldiak HTML5 eta Flash formatutan egiten dira, eta zure bisorea bietako edozein kargatzen saiatuko da. Flasharen kasuan, zure nabigatzailearengako osagarria edo plugin-a izan beharko duzu instalatuta, aktibatuta eta eguneratuta.

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak ‘Mingaina dantzan’ proiektuaren fase berria aurkeztuko du astelehenean. Ekimen honen helburua da euskararen erabilera haur eta gazteen artean sustatzea, eta horretarako 2017ko zein 2018ko udatan hizkuntza ohiturak aztertu zituen zenbait udalekutan. Orain, Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzari esker, aurreko bi urteotan aztertutako estrategiak lurralde honetako udalekuetan aplikatzen ari dira.

  • Ordua: Astelehenean, hilaren 15an, goizeko 10:30etan.
  • Lekua: Eusko Jaurlaritzako Donostiako egoitzan (Andia kalea 13).
  • Besteak: Sailburuarekin batera, Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordeak parte hartuko du, bai eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek ere.
(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak