Eu

Zallako El Charco-ko oinezkoentzako pasabidea kenduko da garabiekin

2019.eko abuztuak 02, 11:00 2019.eko abuztuak 02, 13:30 Zallako El Charco-ko oinezkoentzako pasabidea kenduko da garabiekin
2019.eko abuztuak 02 11:00 - 13:30
Pasarela peatonal del Charco, en Zalla, Bizkaia., Zalla, https://bit.ly/335QuRx
Ekitaldiko kargudunak: Ernesto Martínez de Cabredo Arrieta

Bihar ostirala, 11:00etatik 13:00ak aldera, Zallako El Charco-ko oinezkoentzako pasabidea garabiekin jaso eta kenduko da: zubiaren parean den 30 metro luze den porlanezko taula. Pasabide hori kendutakoan, datorren astean, El Charco-ko zubiaren eraisteari ekingo zaio. Hartara, makinak ibilgura sartu ahal izateko behin behineko bideak egokituko dira, eta eraistea ibilgutik bertatik egingo da. Lanok Zalla udalerriko Mimetiz aldea Cadagua ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektuaren mugarri dira.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiko kargudunak