Ekitaldiak Lehendakaritza
Eu

Irailaren 8an Ispasterren ospatuko den Euskal Diasporaren Egunaren aurkezpena

2019.eko abuztuak 30, 11:30 2019.eko abuztuak 30, 12:00 Irailaren 8an Ispasterren ospatuko den Euskal Diasporaren Egunaren aurkezpena
2019.eko abuztuak 30 11:30 - 12:00
Ayuntamiento de Ispaster, Ispaster, Barrio Elejalde 9, 1ª planta.
Ekitaldiko kargudunak: María Angeles Elorza Zubiria, Gorka Alvarez Aramburu
lege-oharra

Marian Elorza Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak, Gorka Alvarez,  

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendariak eta Garbiñe Saenz de Buruaga, Ispaterko Alkateak, irailaren 8an Ispasterren ospatuko den Euskal Diasporaren Eguna aurkeztuko dute, bihar abuztuaren 30a.

Euskal Gizataldeen Aholku Batzordeak irailaren 8a aukeratu zuen Euskal  Diasporaren Eguna izateko. “Diasporizatu” leloari jarraituz, gizartean “Euskal Diaspora” balioan jartzeko eta zabaltzeko helburua dauka ospakizun honek. Bigarren urtez ospatuko da Euskal Diasporaren Eguna. Ispaster aukeratu da aurten euskal migrazioaren eredu esanguratsua baita.

Prentsaurrekoa 11:30ean hasiko da Ispasterreko Udaletxean. Elexalde auzoa 9, 1 solairua.

 

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak