Ekitaldiak Hezkuntza
Eu

2019-2020 ikasturteari hasiera emango dio Cristina Uriartek Barakaldon

2019.eko irailak 09, 10:00 2019.eko irailak 09, 11:00 2019-2020 ikasturteari hasiera emango dio Cristina Uriartek Barakaldon
2019.eko irailak 09 10:00 - 11:00
Gurutzeta Ikastetxea, Barakaldo, Labrostegi, 5
Ekitaldiko kargudunak: Cristina Uriarte Toledo, Miren Maite Alonso Arana, Olatz Garamendi Landa, Jorge Arévalo Turrillas
Beste gonbidatu batzuk: Amaia del Campo, Barakaldoko alkatea
lege-oharra

2019-2020 IKASTURTE HASIERA

2019-2020 ikasturtearen hasiera dela-eta, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Hezkuntza Saileko sailburuordeak lagun dituela eta Barakaldoko alkate Amaia del Campo ere bertan dela, udalerri honetako Gurutzeta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikora bisita egingo du, datorren astelehenean, irailak 9.

Ikastetxe honetako Haur Hezkuntzako zein Lehen Hezkuntzako zenbait ikasgelatara bisita egin ondoren, sailburuak ikasturte berriaren inguruko daturik esanguratsuenak eta berritasunik aipagarrienak ezagutaraziko ditu.

 

            EGUNA:    irailak 9, astelehena

            ORDUA:    10:00etan, ikastetxera bisita

                                      (Bisita amaitzean, prentsaurrekoa izango da)

                                10:30etan (ggb), prentsaurrekoa

            LEKUA:     Gurutzeta HLHI

                                     Labrostegi kalea, 5   -  Barakaldo

                                       (Gurutzeta Ospitalearen ondoan, La Paz auzoan)

 

KOMUNIKABIDE GRAFIKOEI OHARRA: Eskola eremuan, bisitatuko diren ikasgeletan dauden haurren irudiak hartu ahal izango dira soilik.

 

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Amaia del Campo, Barakaldoko alkatea