Eu

Sabino Torrek Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren bilkura zuzenduko du

2019.eko irailak 18, 10:00 2019.eko irailak 18, 12:00 Sabino Torrek Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren bilkura zuzenduko du
2019.eko irailak 18 10:00 - 12:00
Eusko Jaurlaritzaren egoitza-Sede del Gobierno Vasco, Lakua II, Vitoria-Gasteiz , C/ Donostia-San Sebastián 1
Ekitaldiko kargudunak: Sabino Torre Díez, Xabier Unanue Ortega

Araubide Juridikoaren Sailburu Sabino Torre Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren bilkurako buru izango da. Halaber, ohiko bilera honetan, organo honen Presidenteordea ere izango da, Xabier Unanue, Lege Garapen eta Arau Kontrolerako Zuzendaria dena.

COJUAE bere jarduera-eremuan dauden Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen kontsulta-organo kolegiatu gorena da, eta bere objektibotasuna eta inpartzialtasuna bermatzeko, autonomia hierarkiko eta funtzional osoarekin betetzen du kontsulta-eginkizuna.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak