Ekitaldiak Segurtasuna
Eu

28. promozioko 651 ertzaingai berriren formazio prozesuaren hasierako ekitaldia

2019.eko irailak 09, 11:30 2019.eko irailak 09, 12:00 28. promozioko 651 ertzaingai berriren formazio prozesuaren hasierako ekitaldia
2019.eko irailak 09 11:30 - 12:00
Academia Vasca de Policía y Emergencias de Arkaute, Vitoria-Gasteiz, Crtra. N-104, km.356, 01192 Arcaute, Álava
Ekitaldiko kargudunak: Estefanía Beltran de Heredia Arroniz, Malentxo Arruabarrena Julián, Ana Agirre Zurutuza, Josu Zubiaga Nieva, Gervasio Gabirondo Fernández, Eugenio Artetxe Palomar

Segurtasuneko sailburu Estefania Beltrán de Herediak eta Akademiaren zuzendari Malentxo Arruabarrenak eman diote ongietorria Ertzaintzaren 28. Promozioari gaur goizean egindako ekitaldi akademikoan, eta bertan izan dira Administrazio eta Zerbitzuen sailburuorde Ana Agirre, Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiaga eta Ertzaintzaren zuzendari Gervasio Gabirondo ere. Lezio akademikoa Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariak, Eugenio Artetxek, eman du.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak