Eu

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartuko du Arnasa Gara proiektuaren aurkezpenean, Azpeitian

2019.eko irailak 30, 11:00 2019.eko irailak 30, 11:30 Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartuko du Arnasa Gara proiektuaren aurkezpenean, Azpeitian
2019.eko irailak 30 11:00 - 11:30
San Agustin kulturgunea, Azpeitia, Plaza Nagusia 5
Ekitaldiko kargudunak: Bingen Zupiria Gorostidi

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartuko du, astelehenean, Arnasa Gara proiektuaren aurkezpenean, Azpeitian. Ekimen honen helburua da euskara arnasgunetan sustatzea, alegia, hizkuntza indartzea euskal hiztun dentsitate handia duten inguruetan. Berarekin batera parte hartuko dute Gipuzkoa eta Bizkaiko foru aldundietako ordezkariek, UEMAkoek eta Azpeitia, Lekeitio eta Aramaioko alkateek.

  • Gaia: Arnasa Gara proiektuaren aurkezpena.
  • Ordua: Astelehenean, hilaren 30ean, goizeko 11.00etan.
  • Lekua: Azpeitiko San Agustin Kulturgunean.
(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak