Ekitaldiak Hezkuntza
Eu

Passion for Knowledge: ikasleekin topaketa

2019.eko urriak 02, 10:15 2019.eko urriak 02, 13:00 Passion for Knowledge: ikasleekin topaketa
2019.eko urriak 02 10:15 - 13:00
Eureka! Zientzia Museoa, Donostia, Mikeletegi 43
Ekitaldiko kargudunak: Cristina Uriarte Toledo

PASSION FOR KNOWLEDGE

IKASLEEKIN TOPAKETA

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak Passion for Knowledge 2019 zientzia jaialdiaren baitan antolaturiko topaketan parte hartuko du. Ekitaldi honetan, bigarren hezkuntzako ikasleek puntako zientzialariekin solasaldiak izango dituzte.

Ikasleekiko topaketan parte hartuko duten zientzialariak:

  • Dame Jocelyn Bell Burnell. Astrofisika, Oxford University, Erresuma Batua
  • Jean-Pierre Sauvage. Kimika, University of Strasbourg, Frantzia
  • Juan Ignacio Cirac. Fisika Teorikoa, Max Planck Institut für Quantenoptik, Garching, Alemania

Zientzialari hauen gaineko informazio zabala, eta Passion for Knowledge 2019 jaialdiaren programazio osoa, esteka honetan: https://p4k.dipc.org/eu/hasiera

            EGUNA:      urriak 2, osteguna

            ORDUA:     10:15etan

            LEKUA:       Eureka! Zientzia Museoa.  Mikeletegi 43, - Donostia

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak