Eu

Tapia: Burnibidearen Euskal Museoaren 25. urteurrena

2019.eko urriak 05, 10:10 2019.eko urriak 05, 13:00 Tapia: Burnibidearen Euskal Museoaren 25. urteurrena
2019.eko urriak 05 10:10 - 13:00
Museo Vasco del Ferrocarril, Azpeitia, Julian Elortza hiribidea, 8, 20730
Ekitaldiko kargudunak: Arantxa Tapia Otaegi, Antonio Aiz Salazar, Imanol Leza Olaizola
  • 10:10ean Museoan bisita, herri ordezkariekin batera (kazetari grafikoentzat)
  • 10:30ean Arantxa Tapia sailburuak irekiera egingo du

Burnibidearen Euskal Museoak 25 urte bete ditu eta urteurrena ospatzeko jendeari irekitako eguna antolatu da. Irekiera-ekitaldia Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak egingo du. Berarekin batera izango dira: Antonio Aiz Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea eta Imanol Leza Euskotreneko zuzendari nagusia. Ekitaldi berean marrazki lehiaketako sari banaketa egingo da eta EGAPE dantza taldearen emanaldia izango da ikusgai.

Ondoren, 11etatik 18:30etara bitartean, nahi dutenek tren-makina desberdinetan bidaiatu ahal izango dute, programa honi jarraituz:

11:00etan, Euzkadi tren-makinan bidaia

12:00etan, Zugastieta tren-makina

13:00etan, Portugal eta Euzkadi lokomotorak

14:30ean, hainbat tren-makina

16:30ean, Alsthom tren-makina

17:30ean, Aurrera tren-makina

18:30ean, Euzkadi tren-makina

Horrez gainera, euskal sagardoaren eta babarrunen dastaketa egingo da 14:00etan.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak