Eu

Bingen Zupiria sailburuak Scotland Goes Basque proiektuaren baitako azkeneko ekimenak aurkeztuko ditu

2019.eko urriak 10, 10:00 2019.eko urriak 10, 10:30 Bingen Zupiria sailburuak Scotland Goes Basque proiektuaren baitako azkeneko ekimenak aurkeztuko ditu
2019.eko urriak 10 10:00 - 10:30
Azkuna Zentroa, Bilbao, Arrikibar plaza 4
Ekitaldiko kargudunak: Bingen Zupiria Gorostidi, Irene Larraza Aizpurua

2019. urteaz zehar, #ScotlandGoesBasque programaren eskutik, euskal kultura eta arte garaikidea erakusgai izan dira eskoziar kultur-bizitzaren plataforma nagusienetan: musika Celtic Connections jaialdian; zinea CinemaAttic-en eta EIFF jaialdian; arte eszenikoak Fringe jaialdian eta literatura, berriz, Edinburgh International Book Festival jaialdian. Orain, aldiz, euskara eta euskal kultura beste kultura eta hizkuntzekin uztartuta erakutsiko dira #ScotlandGoesBasque egitasmoaren azken urratsean: urriaren 11tik 20ra, Donostia 2016 Europar Kultur Hiriburutzaren baitan sortutako Europa Transit saileko hiru dokumental proiektatuko dira eta horien inguruko hainbat jarduera izango dira Sra. Polaroiska, Mursego eta Amets Arzallusen eskutik; eta 16 eta 17an Edinburgoko Unibertsitatean izango da Mugarik gabeko ala mugatutako esparrua? Hizkuntza gutxituetako hedabideak eremu digitalean nazioarteko kongresua. Horien berri emateko, prentsaurrekoa egingo dugu Bilboko Azkuna Zentroan.

EGUNA: urriak 10, osteguna
ORDUA: 10:00
LEKUA: Bastida Aretoa. Azkuna Zentroa. Arrikibar Plaza, 4. 48010 - BILBO
Parte hartuko dutenak dira:
Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua
Irene Larraza, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria
Garbiñe Iztueta, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria
Imanol Otaegi, Etxepare Euskal Institutuko Euskal Kultura Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria
Maria Ibarretxe, Sra. Polaroiska talde artistikoaren kide
Xuban Intxausti, zinegilea; Europa Transit dokumental-sortaren zuzendaria

 

 

 

 

 

 

 

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak