Eu

Alberto Saizek Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren eskola judizialak antolatutako "Bitartekaritza auzien jurisdikzioan" jardunaldian parte hartuko du

2019.eko urriak 30, 10:00 2019.eko urriak 30, 11:00 Alberto Saizek Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren eskola judizialak antolatutako "Bitartekaritza auzien jurisdikzioan" jardunaldian parte hartuko du
2019.eko urriak 30 10:00 - 11:00
Centro de Formación del CGPJ , Madrid , Calle Trafalgar 27-29
Ekitaldiko kargudunak: Alberto Saiz Garitaonaindia

Auzibideen zuzendariak, Alberto Saizek, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren eskola judizialak antolatutako "Bitartekaritza Auzien Jurisdikzioan" jardunaldian parte hartuko du.

Alberto Saizek gaur, 10:00etatik aurrera, "Administrazioarekiko auzien bitartekotzaren aukerak administrazio publikoen ikuspegitik" mahai-inguruan parte hartuko du, Madrilgo Udaleko bitartekaritza-arduradun Pilar Sanchezekin eta MediaCAM Madrilgo Abokatuen Elkargoko Bitartekaritza Zerbitzuko arduradun Fernando Bejeranorekin batera.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak