Ekitaldiak Lana eta Justizia
Eu

Jokin Diaz Gizarte Ekonomia Zuzendariak “Kooperatiben Heziketa, Trebakuntza eta Informazioaren Printzipioa”ren kongresuari hasiera emango dio

2019.eko azaroak 13, 16:00 2019.eko azaroak 13, 19:00 Jokin Diaz Gizarte Ekonomia Zuzendariak “Kooperatiben Heziketa, Trebakuntza eta Informazioaren Printzipioa”ren kongresuari hasiera emango dio
2019.eko azaroak 13 16:00 - 19:00
Auditorio. Universidad de Deusto (Campus Bilbao), Bilbao, Unibertsitate Etorb., 24
Ekitaldiko kargudunak: Joaquín Díaz Arsuaga

Kongresua | Kooperatiben Heziketa, Trebakuntza eta Informazioaren Printzipioa

Azaroaren 13 eta 14an Deustuko Unibertsitateko Auditoriumean Kooperatiben heziketa, trebakuntza eta informazioaren printzipioari buruzko Kongresua ospatuko da, Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak antolatuta.

Aurreko urteetako ibilbide arrakastatsuari ekinez, ACIren arabera kooperatiben bosgarren printzipioari buruzko Kongresua ospatuko da, hots, heziketa, trebakuntza eta informazioaren printzipioari buruzkoa printzipio horren aplikazioa zehatza aztertzeko. Printzipio horren aplikazio akastuna aipatu izan da azken urteotan Euskadiko kooperatiba handien batzuek jasan duten porrot traumatikoa azaldu nahian. Bi jardunaldietan zehar, printzipio honen aplikaziotik sor daitezkeen ondorio juridiko eta ekonomikoak jorratuko dira.

EGITARAUA

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak