Eu

Andrés Zearreta "Teknologiaren eta Adimen Artifizialaren eragin sozial eta etikoari" buruzko topaketan izango da Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen barruan

2019.eko azaroak 13, 09:30 2019.eko azaroak 13, 11:30 Andrés Zearreta "Teknologiaren eta Adimen Artifizialaren eragin sozial eta etikoari" buruzko topaketan izango da Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen barruan
2019.eko azaroak 13 09:30 - 11:30
Palacio Euskalduna, Bilbao, Avda. Abandoibarra, 4
Ekitaldiko kargudunak: Andrés Zearreta Otazua, Tatiana González San Sebastián

Andrés Zearreta Funtzio Publikoko sailburuordea Bilboko Euskalduna Jauregian izango da gaur, azaroak 14, goizeko 9:30etatik aurrera, BM30 topaketan, "Teknologia eta adimen artifizialaren eragin sozial eta etikoari" buruz. Jardunaldian Idoia Salazar Inteligentzia Artifizialaren etikan Europako adituak hitzaldia emango du. 

Topaketan Kabineteko eta Komunikazioko zuzendari Tatiana González ere izango da. 

Ekitaldia Euskalitek antolatutako Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen baitan egingo da.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak