Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Arrantzako kuoten murrizketak arrantza-aparailu jasangarriei berdin ez ezartzea proposatu du Azkuek

2010.eko urtarrilak 29

Donostia, otsailak 29.- Jon Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza sailburuordeak, gaur, kuoten murrizketak onartzean arrantza-aparailu tradizionalak aintzat hartzea eta horientzat mesedegarria izango den tratu berezitua ematea proposatu du. Aparailu horiek, adibidez, hegaluzea eta hegalaburra edo zimarroia harrapatzeko baxurako euskal ontziek erabiltzen dituzte, eta "jasangarriak" dira, itsasoko baliabideak gehiegi ustiatzen dituzten beste praktika batzuekin alderatuta.

"Atunetan: arrantza jasangarria eta kontsumo arduratsua" izeneko erakusketaren inaugurazioa amaitzean egin ditu adierazpen horiek Azkuek. Erakusketa Donostiako Aquariumean egongo da urrira arte. Ekitaldian, beste hauek ere egon dira: Vicente Zaragueta, Gipuzkoako Ozeanografia Elkartearen lehendakaria; Rogelio Pozo, Aztiren zuzendari nagusia; eta Jokin Díaz, Eusko Jaurlaritzako Arrantza zuzendaria.

Sailburuordeak gogorarazi du "arrantza-aparailu txikiak erabiltzen dituzten 102 itsasontzi inguru eta 80 bat inguraketa-ontzi daudela" arrantza-mota horretan aritzen direnak, eta 1.200 arrantzale ingururi ematen diela enplegua -EAEn kontserbagintzak sortzen dituen lanpostuak zenbatu gabe-. Atlantikoko Atuna Zaintzeko Nazioarteko Batzordeak azaroan Brasilen munduko kuota 22.000 tonatik 13.500 tonatara jaitsi zuela azaldu du. Horren ondorioz, arrantzaleek harrapatuko zituzten hegalaburrak murriztu egingo dira: 2009an, 800 tona izan ziren; eta aurten, 500 tona izango dira.

Azkuek uste du murrizketa horren eragina arindu egin daitekeela sektorean, oro har, 2010ean antxoaren arrantza ireki delako, azken bost urteetan itxita egon ondoren.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Arrantza sailburuordeak argitu duenez, kuota horiek ez diote eragiten hegaluzeari, eta espezie horretako 6.000 tona inguru harrapatu zituzten arrantzaleek 2009an.

Azkuek eskatu du espeziekako arrantza jasangarriko praktikak, kanaberarekin egiten den hegaluzearen arrantza kasu, ez daitezela egon hain jasangarriak ez diren beste arrantza mota batzuetarako onartuko diren murrizketa berberen menpe.

Rogelio Pozo Aztiko zuzendari nagusiak, berriz, azaldu du "Atunetan" erakusketaren helburua "tunidoen gaineko gauzak ikastea" dela: "oso ezezagunak" direla, nahiz eta gure arrantza-sektoreak mendeetan zehar izan duen lotura animalia horiekin.

"Gauza bat zenbat eta gehiago ezagutu, gehiago errespetatzen dugu" adierazi du Pozok, eta erakusketan Aztik eta arrantza-sektoreak bildutako datuak daudela erakusgai zehaztu du, eta zabalkundea ematen zaiola biologiari, tunidoei loturiko arrantza-aparailuei eta gastronomian eta elikaduran egin duten ekarpenari, Omega 3 azidoen iturri naturala izaki.

Iruzkin bat
  • @Irekia_News
    2010.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    Azkue defiende que las restricciones de cuotas pesqueras no afecten por igual a las artes sostenibles. http://bit.ly/bdemla

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Jon Azkue