Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Euskadi Eredua aurkeztu du, krisiaren aurka borrokatzeko eta enplegua sustatzeko

2012.eko apirilak 21

“Euskadi Eredua: Krisiaren aurka eta enpleguaren alde” izenburupean, Patxi López Lehendakariak aurkeztu ditu, gaur, krisi ekonomikoari aurre egiteko eta enplegua sustatzeko xedez Eusko Jaurlaritzak hartu dituen neurri multzoak.

Euskadi Ereduak euskal ekoizpen-ehunaren aldeko sostengu irmoa aurreikusten duten aurrekontuak jasotzen ditu; Langabeziaren aurkako Borroka Plan bat, Elkarrizketa Sozialaren Mahaian adostua; Ohiz Kanpoko Finantza Sostengurako Plan bat, enpresetara zuzendua, euskal enpresen finantziazio-bideak desblokeatzeko; eta Gazteen Enpleguaren aldeko apustu irmo bat, batez ere haien internazionalizazioari dagokionez. Lehendakariak esan duenez, Euskadi “politika publikoen erreferente bihurtzen ari da gaur egun askorentzat; gure eredua funtzionatzen ari da, eta baditugu itxaropenerako arrazoiak. Guztion lankidetzarekin, indartuta aterako gara”.

Patxi López Lehendakariak Euskadi Eredua aurkeztu du gaur goizean, krisiaren aurka borrokatzeko eta enplegua sustatzeko. Eredu honek “ guztiok berdintzen gaituzten zerbitzu publikoak mantendu eta hobetzen ditu”, adierazi du. “Beste batzuek murrizketekin tematuta jarraitzen duten bitartean, bide arriskutsutik eramaten gaituztela konturatu gabe, neuk Euskadi Eredua errebindikatu nahi dut, krisiari aurre egiteko eta enplegua sortzeko. Plan horri esker, Eusko Jaurlaritzak 350 milioi € baino gehiago zuzenduko ditu, 2012an, ekonomia eta Euskadiko ekoizpen-ehuna bultzatzera. Inbertsio hori onuragarria da 8.500 enpresarentzat baino gehiagorentzat.  Ekonomia bultzatzeko politika horretatik, espero da 1.000 milioi € inguruko inbertsio induzitua sortzea.

Gainera, gazteen enplegua bultzatuko da, euskal pertsona gazteei lan eta prestakuntza aukerak eskaintzeko; horretarako, 26 milioi euro bideratuko dira. Alde horretatik, Euskadiko internazionalizazioaren eta gazte talentuaren aldeko apustuari eusteko, Jaurlaritzak hirugarren programa batez osatuko ditu Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak gaur egun sustatzen dituen bi internazionalizazio bekak, hots, Euskal Enpresetan Praktikaldiak egiteko programa batez.”Nahi duguna da programa horretan sartutako gazteek lan harreman bat izatea, praktikaldiko kontratu baten bidez eta lanpostu baten bidez, Euskadiko enpresa edo talde esportatzaile nagusiekin, hots, nazioartean aritzen diren, atzerriko ordezkaritzak dituzten edo atzerriko enpresetan parte hartzen duten taldeekin”. Era horretan, Euskadiko 1.000 gazte inguruk trebatzeko aukera izango lukete eta beren gaitasunak garatu ahal izango lituzkete, beren enplegagarritasuna hobetzea eta beren nazioarteko prestakuntza hobetzea ahalbidetzen duten ezagutzak eta lan esperientzia eskuratzea xedetzat hartuta. “Proposatzen dugu Jaurlaritzak bere gain hartzea prestakuntza, soldata eta egonaldirako laguntzen kostua, kontratuak Euskaditik kanpokoak direnean eta enpresek Gizarte Segurantzaren kostua beren gain hartzen dutenean”, iragarri du Lehendakariak.

Krisiaren aurka borrokatzeko eta enplegua sustatzeko Euskadi Eredua aurkezteko, Patxi Lópezek euskal herritarrentzat sinbolismo berezia duen leku bat aukeratu du, hots, Bilboko Itsas Museoa; izan ere, hainbat urtez hor egon zen Bilboko eta Euskadiko ekonomiaren bihotza, eta hor egon zen Euskalduna ontziola ere, gure itsas industria indartsuaren bandera ontzia.

Ekitaldian izan dira, besteak beste, eragile sozial eta ekonomikoak, enpresarien erakundeak eta sindikatuak, eta Eusko Jaurlaritzak abiatutako programetan aurreikusitako laguntzen xede diren kolektiboak, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza zabal batez gain.
Lehendakariak aukera izan du Carola garabira igotzeko. Garabi hori, iragan industrialaren lekukoa izateaz gain, euskal gizarteak orain dela bi hamarkada izan zuen eraldatze ahalmen paregabearen metafora ere bada.

10 iruzkin
  • @txarliegarcia
    2012.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    @jgdelsol te he mandado el enlace al PDF. Esta es la web: http://t.co/nOy42DW7. Igual @irekia tiene algún doc en otro formato.

  • @alexbondie
    2012.eko apirilak 22

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari presenta el Modelo de Euskadi para combatir la crisis y fomentar el empleo http://t.co/oRvyXI5g

  • @david_donaire
    2012.eko apirilak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @osvalbuena: El Lehendakari presenta el Modelo de Euskadi para combatir la crisis y fomentar el empleo http://t.co/DbMtZcw6 #ModeloEuskadi

  • @osvalbuena
    2012.eko apirilak 22

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari presenta el Modelo de Euskadi para combatir la crisis y fomentar el empleo http://t.co/DbMtZcw6 #ModeloEuskadi

  • @lanbideejgv
    2012.eko apirilak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Lehendakariak krisiaren aurka eta enpleguaren aldeko Euskadiren eredua aurkeztuko du. http://t.co/ykKvWlHZ

  • @lanbideejgv
    2012.eko apirilak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Lehendakari presenta el Modelo de Euskadi para combatir la crisis y fomentar el empleo. http://t.co/m939BLhG

  • @EmpreSEA
    2012.eko apirilak 21

    Comentario de Twitter:
    GV anuncia actuaciones x valor de 459 Mill€ e inversión d 26 Mill€ para empleo juvenil. http://t.co/MBDPINjB

  • @PSEBarakaldo
    2012.eko apirilak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Lehendakari presenta el Modelo de Euskadi para combatir la crisis y fomentar el empleo. http://t.co/m939BLhG

  • @carloshidalgo
    2012.eko apirilak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Lehendakari presenta el Modelo de Euskadi para combatir la crisis y fomentar el empleo. http://t.co/m939BLhG

  • @argomezmoral
    2012.eko apirilak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Lehendakari presenta el Modelo de Euskadi para combatir la crisis y fomentar el empleo. http://t.co/jVBR55p9

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria