Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

A Gripearen balantzea

2010.eko otsailak 03

Osasun sailburuak  baieztatu du A Gripeari esker "hobeto prestatuta" gaudela  "etorkizunean gerta litezkeen osasun publikoko larrialdiei aurre egiteko"  

Azaroaren 16tik aurrera, 104.884 txerto jarri dituzte; biztanleen % 22,6k jarri dute, beraz. A Gripearen kontrako txertaketa kanpainak indarrean jarraituko du, Osasunaren Munduko Erakundeak pandemia maila jaisten ez duen bitartean.

"Hobeto prestatuta gaude etorkizunean gerta litezkeen osasun publikoko larrialdiei aurre egiteko, gripe berriak zein hondamendi naturalak edo ez naturalak izan". Hori da, hain zuzen, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak gaur goizean A Gripeak Euskadin izandako balantzearen aurkezpenean plazaratu dituen ondorioetako bat. 

Rafael Bengoaren ustez, osasun sistemak "kontrolpean" izan du AnH1N1 birusaren eragina Euskal Autonomia Erkidegoan. Halaber, prebentzioa bultzatu eta segurtasuna transmititu izanak egoera "normalizatuta" mantentzea ahalbidetu duela, gaineratu du.

Sailburuak A Gripeak Euskadin izandako eraginaren inguruko balantzea egin du Jesus Maria Fernandez Osasun sailburuordearekin eta Mertxe Estebanez Osasun Publikoko zuzendariarekin. Bengoak birusa berritzat jo eta bere "hedapen azkarra" azpimarratu du. Ildo berean, birusaren patroi kliniko ezezaguna nabarmendu nahi izan du; izan ere, arrisku baldintzarik ez dituzten pertsona gazteei ere erasaten die. Hori dela eta, "birus honek ezohiko portaera" duela uste du sailburuak. Bere ustez, azken hori arrazoi gehiago bat da osasun sistemak txertaketen bidez zaintza berrindartzeko eta "erne" jarraitzeko.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko arduradunak baieztatu duenez, instituzioen arteko koordinazioa azkarra eta adostua, Zaintza Epidemiologikoaren eta Zaintza Farmakologikoaren sistema sendoa, Mediku Zaindarien sare azkarra, fidagarria, sentikorra eta homogeneoa eta mikrobiologiako laborategien eta Osasun Zerbitzuen erantzun bikaina (hobera egin dute gaixoekiko trebetasunetan) direla eta, aurten "orain dela urte bat baino prestatuago gaude, gripe horri esker".

Sailburuaren aburuz, faktore horiei beste batzuk ere gehitu behar zaizkie: antibiralen erabilera arduratsua, lehentasunezko taldeentzat oso azkar lortutako txerto seguru eta eraginkorrak edo gripeari buruz etengabe helarazitako informazioa. Hori guztiaren ondorioz, birusaren egoera "kontrolatu" da.

Rafael Bengoak plazaratutako datuen arabera, EAEn 733 lagun ospitaleratu zituzten A Gripeak jota. 74 lagun zainketa intentsiboetako unitatean egon ziren eta 7 hil ziren, gripe berriaren ondorioz.

Sexuaren arabera birusak izandako eraginari dagokionez, birusak gizonezkoei erasaten die gehiago, bereziki, 34 eta 61 urte arteko gazteei.

Gaixotasunak biztanleen artean gora egin ez dezan, sailburuak adierazi du txertaketa-kanpainari eutsiko diotela Osasunaren Munduko Erakundeak pandemia maila jaisten ez duen bitartean. Gainera, gripearen kontra txertoa jartzen jarraitzen duten pertsonen kopurua esanguratsua dela azaldu du eta ez du baztertu H1N1 birusaren eraginak datorren udaberrian gora egitea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Rafael Bengoa sailburuak