Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Jaurlaritzak bere egin ditu EEren iruzkinak Batzordeak eskatutako baldintzen arabera onartzekoa den finantza-erakundeekiko abalen hitzarmenerako

2012.eko maiatzak 28

 

 

Ekonomia berpizteko neurri garrantzitsu hau gauzatzeko prozedura aurrera doa, beti ere Jaurlaritzak duen konpromisoari jarraiki, hau da, urratsik ez ematea Batzordeari aldez aurretik berri eman gabe.  

 

 

Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, Europako Batzordeak idatziz jakinarazitako iruzkinak bere egin ditu finantza-erakundeekin sinatzekoa den abalen hitzarmena onartzeko.  Beraz, ekonomia berpizteko helburu duen neurri garrantzitsu hau gauzatzeko prozedura aurrera doa, beti ere Jaurlaritzak bere buruari eskatu dion konpromisoari jarraiki, hau da, urratsik ez ematea Batzordeari aldez aurretik berri eman gabe.  

 

Jaurlaritzak, Europako Batzordeak ezarritako baldintzen arabera sinatuko den hitzarmenaren segurtasun juridikoa bermatzen du banku-abalen neurriekin, Europako Batzordeak estatu mailako diru-laguntza gisa kontuan hartzeko moduko laguntzak  jakinarazteko eta kontsultak egiteko prozedura amaitzen denean.  

 

Estatu mailako balizko diru-laguntzen aurre-jakinarazpenen inguran Lehiaren Zuzendaritza Orokorrarekin izandako elkarrizketen esparruan, datorren astean funtsezko eta prozedurazko aldaketak sartuko dira aztertzeko bidean dagoen abalen hitzarmenaren ziriborroan Europako lehiaren eskubidea betetzen dela bermatzeari begira.    Modu honetan, horrelako neurrietarako nahitaezko erazko jakinarazpenen gestioak dexente arintzen dira.  

 

Eusko Jaurlaritzak, Batzordeak horretarako ezarritako prozedurak zorrotz betez, eta banku-abalei buruzko hitzarmenaren onuradunen segurtasun juridikoa bermatzeko, Europako Batzordeak beharrezkotzat jotzen dituen gogoeta guztiak onartu behar ditu tresna hori bateragarria izan dadila lehiaren eta estatu mailako laguntzen arloko  europar arauekin.      Horiek horrela, aurrez jakinarazteko elkarrizketa informalen prozedura honen bitartez, aztertzeko bidean dagoen prozeduraren tramiteak arintzen dira Industria Saila proposatutako neurriari dagokionez.

 

EE-k bi baldintza ezinbestean sartzeko eskatu zuen. Batetik, eragiketa berriei aplikatzea. Eta bestetik, Europar Batasunean indarrean dagoen 'minimis' araudia betetzea.   Jaurlaritzak bere egin ditu bi baldintzok eta jaso egingo ditu azken dokumentuan. Aurrerantzean, EEk egin beharreko jakinarazpen formalaren ostean, Jaurlaritzaren Kontseiluak hitzarmena onartu beharko du eta, azkenik, Eusko Jaurlaritzak eta atxiki nahi diren finantza-erakundeek akordioa sinatuko dute.   

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 26a

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan