Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak: “Hezkuntzaren eta Ikerketaren arloko kontusailak gutxitzea bere etorkizuna ukatzen duen herrialde bat definitzea da”

2012.eko maiatzak 31

Gaur goizean, Patxi Lópezek Createch Medical enpresaren egoitza berria inauguratu du Mendaron. Createch Medical enpresa gipuzkoarra da, mundu guztian liderra dena hortz-protesien diseinuan eta fabrikazioan

"Elkarrekin eginiko lana eta I+G+Baren aldeko apustua Euskadin daukagun egiazko baliabide naturala dira: horiexek dira ustiatu behar ditugun baliabideak”, esan du Lehendakariak. Gero, honakoa adierazi du: "ezagutza eta espezializazioa ereinez baizik ezin izango gara lehiakorrak izan".  Createch Medicalek egoitza berekiak dauzka Alemanian, Holandan eta Israelen; Frantzian, Ingalaterran, Suedian, Italian eta Lituanian presente dago, eta lankidetzan jarduten du, besteak beste, Donostiako Ospitalearekin, Gurutzetako Ospitalearekin, UPV-EHUrekin, Cidetec-IK4-rekin, Ideko-IK4-rekin, Inasmetekin, Tecnaliarekin, 3M multinazionalarekin eta Groningengo Unibertsitatearekin (Holanda)

Createch Medical Egile Corporation XXI. Taldeko kidea da. Korporazio horretatik heredatu du prezisio handiko fabrikaziorako duen gaitasuna, bai eta ingeniaritzako ezagutzak ere. Horren bidez, punta-puntako enpresa bilakatu da hortz-sektorean, osasunean aplikatutako teknologia aeronautikoa erabiltzen baitu; esate baterako, aho barneko eskanerrak, elementu finituak kalkulatzeko softwarea eta irudiaren tratamenduak.

Aurpegi-masailetako zirujauekin daukan lankidetza estuak eta protesi konplexuak egiteko duan gaitasunak aukera eman diote Createch Medicali konponbideak eskaintzeko ohiko tekniken bidean klinikoki etsipena emanda zeuden gaixoei.

Inaugurazio ekitaldian, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburu Bernabé Unda ere egon da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)