Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Europako estrategia atlantikoan parte hartu du

2012.eko ekainak 01

Eusko Jaurlaritzak Arku Atlantikoko Batzordearen batzarrean parte hartu du gaur goizean Santanderren; izan ere, Jaurlaritza Batzorde horretako buro politikoko kide da. Batzordean Espainia, Frantzia, Portugal, Erresuma Batua eta Irlandako 21 eskualde biltzen dira.

Bileran, lehengo udazkenean Lisboan aurkeztu zen Europako Estrategia Atlantikoa aztertu dute eskualdeek, Europako Batzordearen laguntzarekin.

Eusko Jaurlaritzak proposamenak helarazteko aukera izan du eta, hain justu, CFA-EFFIPLAT nazioarteko proiektua; proposamen horietan Euskadiko agente publiko eta pribatuek parte hartu dute eta, nazioarteko proiektu horren kasuan, Jaurlaritza bera da buru, ardatz atlantikoan salgaien tren bidezko garraioa indartzea helburu izanik. Halaber, esparru atlantikoan, Eusko Jaurlaritza itsas energia berriztagarriak lantzen ari da.

Santanderren, Arku Atlantikoko Batzordeak Adierazpen Politiko bat onartu du honako gai hauen garapenarekin loturik: irisgarritasuna eta garraioa, itsas ekonomia, klima eta ingurumena, B+Ga, eta nortasun eta irudi atlantikoa.

Europako Estrategia Atlantikoa 2013. urtean onartuko dela espero da eta hainbat helburu finkatzen ditu Europako eremu geografiko hau garatzeko, betiere lurralde-kohesioan eta hazkunde ekonomiko iraunkorrean oinarrituta.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan