Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

• ETEei eta langile autonomoei laguntzeko programa onetsi da, 600 milioi euroko zenbatekoa duela

2010.eko otsailak 09

Autonomia-erkidegoko 2010eko aurrekontu orokorretan azaldutakoaren arabera Jaurlaritzari baimena ematen zaio euskal enpresek finantzaketa eskuratzeko laguntzen berariazko programa bat onar dezan, Ekonomia eta Ogasun Sailaren proposamenez, 600 milioi euroko gehienezko zuzkidura batekin.

Programaren helburua da ETE eta autonomoen zirkulatzailearen beharrak finantzatzea, epe laburrerako zorra berritzea eta epe laburrerako zorra epe ertain eta luzerako zorrera egokitzea.

Krisi ekonomikoa luzatzearen eta bere ondorioak sakontzearen ezaugarri nagusia da, besteak beste, zailtasunak daudela finantzaketa eskuratzeko. Laguntza-programa honen bitartez luzatu egin nahi da 2009. urteko lerro baliokidearen funtzionamendua, bertako zenbait ezaugarri eguneratuta. Dekretuak honakoak arautzen ditu: kreditua eskuratzeko baldintzak, onuradunak, baliabideen erabilgarritasuna eta kreditu eta maileguen baldintzak. 

Dekretu honetan ezarritakoaren arabera gauzatuko diren mailegu-eragiketa guztiek elkarrekiko berme-baltzuren batek abalatuta egon beharko dute. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta eragiketan parte hartuko duten elkarrekiko berme-baltzuek hitzarmena sinatuko dute eta, horren bitartez, berme-sistema emango zaie baltzu horiek abalatutako finantza-eragiketei.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta finantza-erakundeek, era berean, lankidetza-hitzarmenak sinatuko dituzte, maileguak onuradunen alde gauzatzeko.

ABAL-ERAGIKETEN EZAUGARRIAK


1.- Elkarrekiko berme-baltzuek emandako finantza-abalek onuradunen diruzko arriskuak bermatuko dituzte finantza-erakunde laguntzaileen aurrean, dekretu honetako lehenengo artikuluan definitutako beharrizanak estaltzeko erabili diren mailegu-eragiketetatik eratorri badira.

2.- Honakoak izango dira abalen kostua eta baldintzak:

-    Azterketa-komisioa: Maileguaren zenbateko nagusiaren % 0,15, behin bakarrik, abala eskatzean.
-    Abal-komisioa: % 0,50, urtero. Aurretiaz aplikatuko da, urtarrilaren 1ean, abalatutako maileguaren urteko batez besteko saldoa oinarri hartuta. Gauzatu den urtean eta behin betiko iraungiko den urtean, urtea amaitu arte edo iraungi arte benetan igaro den egun kopuruaren araberako proportzioan aplikatuko da, batez besteko saldoaren arabera.
- Ez da bestelako komisio edo gastu gehigarririk aplikatuko.

MAILEGU-ERAGIKETEN EZAUGARRIAK


Honako hauen artean egongo da maileguen zenbatekoa:

a)    50.000 € eta 600.000 € artean, enpresa txiki eta ertainentzat.
b)    10.000 € eta 100.000 € artean, banakako enpresaburuentzat eta profesional autonomoentzat.
c)     Zenbateko horiek zenbatzeko, abenduaren 30eko 229/2008 Dekretuaren eta abenduaren 30eko 230/2009 Dekretuaren babespean emandako finantzaketa-eragiketen saldo biziak (dekretu honen araberako finantzaketa-eskabidea egin den egunean daudenak) metatuko dira.

2) Mailegu-eragiketen epea hiru urtekoa izango da, eta urte bateko gabealdia ezarri ahal izango da, amortizaziorako. Hiru hilean behin egingo da interesen eta amortizazio-kuoten likidazioa, amaitutako epeetan.

3) Aplikatu beharreko interes-tasa Euribor gehi % 1,50eko tartea izango da. Hiru hilean behin berrikusiko da maileguen interes-tasa.

4) Ez da bestelako komisio edo gastu gehigarririk aplikatuko.

5) Mailegu-hartzaileak aurretiaz ezeztatu edo amortizatu ahal izango du mailegua, inolako kosturik gabe.

Iruzkin bat
  • @condedelamaza
    2010.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    Aprobado: Programa de Apoyo a las PYMEs y trabajadores autónomos de 600M en la CAPV, http://cort.as/FPx

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Carlos Aguirre