Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Eusko Jaurlaritzak dekretuen izapideak errazagoak eta arinagoak egingo ditu

2010.eko otsailak 09

Justizia eta Herri Administrazio Sailak Jaurlaritzaren Kontseiluari akordio proposamen bat aurkeztu dio dekretu mailako xedapen orokorrak prestatzeko prozedura arindu eta errazteko helburuz.

Akordio horren bitartez, jarraibideak ematen dira Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurarena den abenduaren 22ko 8/2003 Legearen esparru juridikoari jarraituz barne koordinazioa, gardentasuna eta arauen kalitatea hobetzeko.

Akordio honek Jaurlaritzaren ekintza koordinatua hobetzea nahi du eta, horretarako, edozein sailek araugintzan bultzatu ditzan proiektuak sail guztiei jakinaraziko dizkie gaiak beraiekin zerikusia badute prestaketan parte hartu dezaten edo, hala badagokio, bi sailek edo sail gehiagok batera prestatutako dekretuak bultzatuz ekimenean esku hartu dezaten. Hartarako, lankidetzarako eta jakintza juridikoa partekatzeko web gune bat sortuko da, Eusko Jaurlaritzako sailek bultzatzen dituzten dekretuen edukia hobetu eta osatzen dituzten iradokizunak eta oharrak ematea ahalbidetuko duena.

Gainera, akordio honen bitartez Justizia eta Herri Administrazio Saileko Berrikuntza eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritzari esleitzen zaio akordio horretan onartutako izapidetze ereduaren arabera prozedura telematikoko izapidetzea ahalbidetzen duen informatika tresna garatzea. Informatika tresna honek bere baitan eramango ditu izapideak errazteko behar diren gidak eta lagungarria izango da arau-xedapenen barne izapidetzea antolatu eta sistematizatzeko.

Azkenik, orain dagoen arau-esparruari buruz hausnarketa egiteko prozedura ireki behar da eta, hura abiapuntu hartuta bideratuko da gardentasunari, partaidetzari eta prozedura arintzeari dagokienez aurrerapausoak emateko helburuz berrantolatu, bateratu, garatu edo aldatzeko egokitzat jotzen den edozein ekimen. Hausnarketa horren helburua da arau-xedapenak izapidetzean arrazionalizatzea, nolabait, sailen eta kide anitzeko organoen esku-hartzea eta, horretarako, ahal dela eta, txostenen eta irizpenen ordez eraginkorragoak eta arinagoak diren bestelako tresnak erabiliko dira.

Ekimen hori lehenengo aurrerapausoa da barne prozedura telematikoki izapidetzearen ezarpenean eta arian-arian beste maila bateko arau-xedapenetara eta eragile juridikoek parte hartu ohi duten bestelako gaien izapideetara ere luzatuko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Eusko Jaurlaritzak dekretuen izapideak errazagoak eta arinagoak egingo ditu