Berriak Herrizaingoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak boluntarioen lana arautzen duen dekretu bat argitaratu du

2010.eko otsailak 11

Dekretuak Babes Zibileko boluntarioen lana arautzen du eta udal-elkarteetako kideek Larrialdiei Aurregiteko Sisteman parte-har dezaten lortu nahi du, bere erantzuna azkarragoa eta eraginkorragoa izan dadin.

Gaur egun mila boluntario inguru daude Euskadin. Gehienak DYA, Gurutze Gorria eta Mendiko elkarteak bezalako erakundeetako kideak dira eta, 369, 34 udal-elkarteko partaideak.

Eusko Jaurlaritzak boluntarioen lana arautzen duen dekretu berria argitaratu du gaur. Dekretuak boluntarioen elkarteek bete beharko dituzten baldintzak, horien zereginak eta horien prestakuntzarekin eta ekipamenduekin lotutako alde guztiak zehazten ditu. Testua urtarrilaren 19an onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta Babes Zibileko boluntarioen kopurua handitzea du helburu.

Rodolfo Ares Herrizaingo Sailburuak eman du dekretuaren argitaratzearen berri. Ekitaldian, Raul Fernandez de Arroiabe Herrizaingo sailburuordea eta Elena Moreno Larrialdiei Aurregiteko zuzendaria izan dira Aresekin batera. 

 Herrizaingo Saileko arduradunek azaldu dutenez, Babes Zibileko boluntarioen kopurua "ez da nahikoa, argi eta garbi". Gaur egun, mila boluntario inguru daude Euskadin. Gehienak DYA, Gurutze Gorria eta Mendi elkarteak bezalako erakundeetako kideak dira eta, 369, 34 udal-elkarteko partaideak. 

Sailburuordearen aburuz, "zaila" da boluntarioen kopuru hoberena zein den zehaztea. Ildo horretatik, Euskadiko boluntarioen kopurua beste autonomia erkidego batzuetan dauden kopuruen azpitik dagoela jakinarazi du. Hain zuzen, Galiziarekin dagoen alde nabarmena azpimarratu du sailburuordeak; izan ere, bertako boluntario kopurua 12.000 eta 13.000 artekoa da, bereziki, baso-suteek duten inpaktuaren ondorioz. Sailburuordeak nabarmendu duenez, Euskadiko boluntario gehienak (% 80) gizonezkoak dira eta "esfortzu" bat egitea eskatu du emakumezko gehiago egon daitezen. 

Bestalde, Elena Moreno Larrialdiei Aurregiteko zuzendariak azpimarratu du beharrezkoa dela udal-elkarteetako kideek Larrialdiei Aurregiteko Sistemarekin koordinatuta parte hartzea, "denborarik galdu gabe" lan egin ahal izateko eta suteen, uholdeen edota beste gertakari baten eraginak "txikiagotzeko". Hori dela eta, Morenoren ustez dekretu berria "egiteke zegoen lana" zen, eta boluntarioen elkarteek bete behar dituzten baldintzak, horien zereginak eta horien prestakuntzarekin eta ekipamenduekin lotutako alde guztiak zehazten ditu.

Herrizaingo Saileko ordezkarien arabera, datorren urtearen hasieran eratuko den Babes Zibileko eta Meteorologia Agentziari esker larrialdietarako neurri guztiak berrindartu egingo dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Rodolfo Ares