Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Euskal AEko BPGk %0,2ko hazkundea izan zuen hiruhilekoen artean

2010.eko otsailak 11

Laugarren hiruhilekoko urte arteko aldakuntza %-2,5 izan da

Euskal AEko Barne Produktu Gordinak (BPG) %0,2ko hazkundea izan du 2009ko laugarren hiruhilekoan aurrekoaren aldean, urtaro- eta egutegi-eraginak deskontaturik, Eustaten aurrerapen-datuen arabera. 2008an hasitako erorketetatik lehenengo hazkunde positiboa da, eta “Instituto Nacional de Estadísticak” egindako zenbatespenen arabera, Espainiako ekonomiarenaren (%-0,1) hiru hamarren gainetik dago.

Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean Euskal AEko BPGren urte arteko aldaketa %-2,5 izan da. Hazkunde negatiboa moteldu egin da eta lehengo hiruhilekoan izandako urte arteko minimotik (%-4,1) joera-aldaketa dago; beherantzako etengabea 2007ko lehen hiruhilekoan hasia zen. Urte artekoan Espainiako ekonomia %3,1 jaitsi da.

Urte osoan Euskal BPGren hazkunde erreala %-3,3 izan da.

Hona hemen joera-aldaketa honen zergatiak: industria hobetoxeago aritu da, eraikuntza gutxiago murriztu eta merkatuko zerbitzuen bilakaera hobea izan da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Instituto Vasco Estadística