Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak akordio bat lortu du ekarpen-sistemaren "neutraltasuna" berreskuratzeko

2010.eko otsailak 12

Eusko Jaurlaritzaren ekarpenari esker, Bizkaiak saihestuko du 15,8 milioi euroko kaltea.

Ekonomia eta Ogasun Sailburu Carlos Aguirrek azaldu ditu Dirubideen Euskal Kontseiluko kideek gaur egungo bileran lortu dituzten akordioak. Akordio horiei esker, Aldundien ekarpen-ereduak sortzen zuen "efektu kaltegarria" konpentsatu ahal izan da; izan ere, eredu horrek 15,8 milioi euroko kaltea sortzen zion Bizkaiko lurraldeari. Aguirrek azpimarratu duenez, Jaurlaritzak "bere ekarpena egin behar du egonkortasuna instituzional eta finantzarioa egon dadin, bai lurralde historiko guztien artean eta bai instituzio komunekin".

Dirubideen Euskal Kontseilua akordio batera iritsi da Foru Aldundien 2009ko likidazioa ixteko. "Ohiz kanpoko" akordio horri esker, Bizkaia ez da behartuta egongo Ekarpenen legeak ezartzen zion zenbatekoa jartzera, hots, 15,8 milioi euro jartzera; ordainketa hori bere gain hartu behar izaten zuen lurraldeen arteko zergetan zegoen harmonizaziorik ezaren eraginez; izan ere, Gipuzkoak funtsak bildu ditu Ondarearen gaineko Zergaren bidez, baina Arabak eta Bizkaiak ez dute zerga hori. Akordio horren bitartez, ekarpenen sistemaren "neutraltasuna" berreskuratzen da, bultzada "politiko" batez, Bizkaiak jasaten zuen "efektu kaltegarria" ezabatuz. Sailburuak azpimarratu duenez, "uste dugu Jaurlaritzak bere ekarpena egin behar duela egonkortasuna instituzional eta finantzarioa egon dadin, bai lurralde historiko guztien artean eta bai instituzio komunekin.

Bilera luze baten ostean, prentsaurrekoan agertu dira Ekonomia eta Ogasun Sailburu Carlos Aguirre eta hiru diputatu nagusiak, José Luis Bilbao, Markel Olano eta Xabier Aguirre.

Gaur arratsaldean lortutako akordioaren ostean, bideratuta geratzen da hiru aldundien 2009ko likidazioa, sortutako "arazoa" konponduta, hots, hiru lurraldeetako zergak harmonizatuta ez egotearen ondorioz sortzen zen "arazoa" konponduta. "Saiatu gara ikusten nola konpon zitekeen joko kaltegarri hori, Dirubideen Euskal Kontseiluaren bitartez, sistemari emateko Ekarpenen Legaren ereduaren bidez lortzen ez zuen neutraltasuna", esan du sailburuak.

Aguirre sailburuak nabarmendu duenez, gaur arratsaldeko akordioa "ohiz kanpoko erantzun bat da, ohiz kanpoko egoera baten aurrean emanda"; izan ere, "ereduak kirrinka egiten zuen, ez zegoen prest horretarako, eta izaera politikoko elikadura eman behar zitzaion".

Beste alde batetik, Dirubideen Euskal Kontseiluak beste zenbait akordio lortu ditu, ekonomia eta industria bizkortzeko neurriei lotuta. Neurri horiek inbertsio estrategikoen funtsei lotuta daude, lurzoruaren funts baten truke; halaber, badute lotura Jaurlaritzak eta foru aldundiek enpresei proiektu handientzat ematen dizkieten abalen eta berrabalen sistemarekin.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Carlos Aguirre, sailburua