Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Badira sei hilabete sail arteko batzorde bat sortu zela ustezko adopzio irregularrak argitzeko. Orain, denbora horretan egindako lanaren balantzea egin du

2012.eko uztailak 06

Aurtengoan, Justiziako Biktimari Laguntzeko Zerbitzuak 70 elkarrizketa egin ditu, eta Ertzaintzak 40 salaketa jaso ditu. Osakidetzak dagoeneko 519 historia klinikori buruzko informazioa eman du, eta Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundeak (AMEEk) sei hobi arakatu ditu

Gaur goizean, sail arteko batzordeko kideak S.O.S. Haur Lapurtuak elkarteko ordezkariekin elkartu dira

Idoia Mendia Justizia eta Herri Administrazioko sailburua, María Victoria Cinto Justiziako sailburuordea, Inés Ibáñez de Maeztu Giza Eskubideen zuzendaria, Eduardo Gárate Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendaria eta Herrizaingo Sailako ordezkariak SOS Haur Lapurtuak elkarteetako arduradunekin bildu dira gaur goizean. Eusko Jaurlaritzaren barruan, sail arteko batzorde bat osatu zen, ea euskal ospitaleetan ustez gertatu diren haur jaio berrien desagerpenak eta ezkutuko adopzioak argitzen aurrera egiten zen. Lehenagotik ere gai horretan lanean hasiak ziren Jaurlaritzako sailen artean eta Jaurlaritzaren eta Aginte Judizialaren atalen artean, baina batzordea lan hori bizkortzeko sortu zen, eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak koordinaturik lan egiten du.

Gaurko bileran, bi gauza egin dituzte batez ere: lehen sei hilabeteotan egindako lanaren balantzea egin dute, eta elkarteei Eusko Jaurlaritzak zer egin duen azaldu diete. Aurtengoan, Justiziako Biktimari Laguntzeko Zerbitzuak (BLZ) 70 elkarrizketa egin ditu, eta Ertzaintzak 40 salaketa jaso ditu. Osakidetzak dagoeneko gutxienez 519 historia klinikori buruzko informazioa eman du, eta Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundeak (AMEEk) sei hobi arakatu ditu.

Aurten, urtarrila eta ekaina bitartean, Justiziako BLZk 142 dei jaso ditu eta 70 elkarrizketa egin ditu. Justiziako BLZk dauka kaltetuei laguntza psikologikoa eta aholku juridikoak emateko ardura. Biktimari Laguntzeko Zerbitzuan beste hainbat informazio ere ematen zaie: legezko zein jarduera egin ditzaketen (Zuzenbideko profesionalek egin beharrekoak eta bestelakoak), legez jaso ditzaketen onurak (doako justizia, legezko baldintzak betez gero; DNA-probak, Ministerio Fiskalak eskatzen baditu; etab.) eta prozesu judizialean zehar eskuhartzeko dauzkaten aukera desberdinak.

Prozesu judizialak konplexuak izaten direnez, zenbait kasutan herritar gehienek zailtasunak izaten dituzte ulertzeko, eta gizartean sortutako ezinegona baretzeko, Justizia Sailburuordetzak komenigarritzat jo zuen kaltetuen zerbitzura jartzea beraien eskubideez baliatzeko behar duten informazioa lortzeko eta prozesuko fase bakoitzean orientazioa jasotzeko dauden bitarteko erabilgarri guztiak. Hala zetorren jasota 2011ko ekainean Justizia Sailak onartu zuen adopzio irregularrei buruzko lehenengo protokoloan.

Bigarren protokoloarekin, horrez gain, Justizia Ministerioarekin eta Toxikologiako Institutu Nazionalarekin batera sarean lan egitea lortu nahi zen. Horrela, Toxikologia eta Auzitegiko Zientzia Institutu Nazionalak nazio osoko adopzio irregularren eta jaioberrien lapurreten kasuetan identifikazio genetikorako jardute-protokoloa egin izanari esker, DNA-laginen analisiak zentralizatzeko eta datu-base bakarra (datu-bankua) ezartzeko koordinaziolanean ari gara Espainiako gobernuarekin.

2012ko urtarrilaren eta ekainaren bitartean, Ertzaintzak, guztira, 40 salaketa zenbatu ditu, haur jaio berria kendu eta ezkutuan beste inori eman ote zioten susmoak-edo eraginda (1950 eta 1993 bitartean). Salaketa horietako 31 Gipuzkoako epaitegietan jarriak dira, bederatzi Bizkaian eta bi Araban, eta salatutako gertakariak ikertzeko eskatzen zuten. 2011n, guztira, 70 salaketa egon zen.

Osakidetzak, berriz, 2012ko maiatzaren 31ra bitartean, haur ebatsiei eta adopzio irregularrei buruzko ustezko kasuak direla-eta, 687 eskabide jaso zituen historia klinikoak ikusi ahal izateko. 

 

Eskabideak

Zenbat erakutsi

Zenbat erakutsi ez

Grutzetako UO

158

131

27

Donostiako UO

428

342

86

Basurtoko UO

31

7

24

Arabako UO (Santiago)

11

4

7

Arabako UO (Txagorritxu)

(lehengo Arana klinika)

59

35

24

GUZTIRA

687

519

168

Hortaz, 168 kasutan, erantzuna ezezkoa izan da. Zergatik? Gehienetan, dena delako jaiotzari buruzko agiririk ez dagoelako, eta izan daiteke jaiotza ez zelako eskaria egin den zentroan gertatu, edo ez direlako agiriok gorde, betiere garai hartako legeak betez, edo urteotan gertatu den beste zerbaitengatik, esate baterako, obrak, lekualdatzeak, uholdeak eta abar.

Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundeak (AMEEk), berriz, sei hobi miatu ditu, epaileek penaleko prozeduretan hala aginduta. Erakunde hori Justizia eta Herri Administrazio Sailaren menpe dago, eta Euskadiko epaitegi, auzitegi eta fiskaltzei laguntzeko dago. Hauek dira sei hobi horiek:

1.- Derion (Bizkaian). Hezur-arrastorik ez. Hilea besterik ez zuten aurkitu (gizakiarena), baina ezin izan da norena den jakin.

2.- Polloen (Gipuzkoan). Hezur-arrastorik ez.

3.- Itsasondon (Gipuzkoan). Hezur-arrastorik ez.

4.- Galdakaon (Bizkaian). Eskeletoa bertan. Gurasoen ADNarekin genetikoki erkatu, eta familia berekoa zela baieztatu zen.

5.- Polloen (Gipuzkoan). Eskeletoa bertan.

6.- Irunen (Gipuzkoan). Eskeletoa bertan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Eduardo Gárate