Berriak Kultura
Eu

'Zentzua eta iraunkortasuna'

2012.eko uztailak 19

Blanca Urgell Kultura sailburuak gaur goizean bisitatu eta aurkeztu ditu Urdaibain 'Zentzua eta iraunkortasuna' proiektuaren instalazio ikusgarriak, arte garaikideko erakusketa berezi horretako nazioarteko zenbait artista egilerekin batera

Erakusketan parte hartzen duten zenbait artista ospetsu izan dira aurkezpen-ekitaldian, Gunilla Klinberg, Lara Almarcegui, Maider López, Carlos Irijalba, Renata Lucas eta Haegue Yang, hain zuzen ere.

Proiektua ofizialki Madariaga Dorretxean inauguratuko dute bihar Kultura salburua Blanca Urgellek eta Urdaibaiko bost udaletxeen ordezkariak.

 

'A sign in the Space' izenburuko Gunilla Klinberg artista suediar ospetsuak sorturiko arte garaikideko instalazio ikusgarria bisitatu eta aurkeztu du gaur goizean Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailburu eta Fundación 2012 Fundazioko (Eusko Jaurlaritzak eratutakoa 'Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea' ekimenaren garapena kudeatzeko) presidente Blanca Urgellek. 'Zentzua eta iraunkortasuna' erakusketa artistikoan bilduta dago obra hori, hots, bihar, ostirala, inauguratuko den eta munduko egungo artista ospetsuenen arteko 10ek Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren hainbat pasaia-kokalekutan eginiko sorkuntza ugarik osatzen duten erakusketan.

'Zentzua eta iraunkortasuna' erakusketan, gaurko ekitaldian izan diren Gunilla Klingberg (Suedia), Lara Maider López (Donostia), Lara Almarcegui (Zaragoza), Carlos Irijalba (Iruñea), Renata Lucas (Brasil) eta Haegue Yang (Hego Korea) artistez gain, nazioarteko artearen alorreko beste zenbait izen ospetsuk ere parte hartuko dute, hala nola Liam Gillick (Erresuma Batua), Oscar Tuazon (AEB), Rafael Lozano-Hemmer (Mexiko) eta Pieter Vermeersch (Belgika) artistek.

Kultura sailburu Blanca Urgellek esan duenez, '2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea' proiektu honetan sortzaileei, kultura-arloko jendeari eta euskal herritar guztiei dei egiten ari gara indarkeria helburuak lortzeko metodo gisa deslegitimatzen lagun diezaguten; halaber, kultura zabaltzen ere laguntzeko eskatu diegu, etorkizunean bakea eta elkarbizitza lortzeko tresna den aldetik". Gainera, adierazi duenez, "Euskadin bizi dugun indarkeriarik gabeko jokaleku honetan, 2012 Euskadi ekimena hainbat kultura-jarduera bultzatzen ari da, hala nola 'Zentzua eta iraunkortasuna'deituriko ekimen artistiko hau, indarkeriari, bere jatorriei eta ondorioei buruzko begirada kritikoa eta argigarria bultzatzeko, etorkizun berriak irudikatzeko eta, horrela, bizikidetza eta gizartearen aurrerapena onbideratzen laguntzeko arteek duten gaitasuna aldarrikatuz".

Gunilla Klinbergek tokian bertan azaldu ditu bere esku-hartze espezifikoaren ezaugarriak, Bizkaiko eskualde horretako Lagako hondartzan, 'A Sign in the Space' izenburuko bere esku-hartzearenak, alegia. Adierazi duenez, "Lagako hondartzan marea jaisten denean, kamioi-pneumatikoekin egindako izarren txantiloi grafiko bat grabatuko da hondarretan. Marea igotzen denean, marrazkia desagertu egingo da pixkanaka-pixkanaka". Gainera, bere obraren mekanismoaren funtzionamendua azaldu nahi izan du, eta deskribatu duenez, "marrazkia gailu mekaniko batekin inprimatuko da, hau da, erliebeko txantiloi grafiko batez estalitako altzairuzko zilindro batekin, goizez hondartza garbitzen duen eta harean ibiltzen den traktoreari itsatsiko zaion zilindroarekin, eta horrela sortuko dira marrazkiak".

Proiektua ofizialki Madariaga Dorretxean inauguratuko dute bihar Kultura salburua Blanca Urgellek eta Urdaibaiko bost udaletxeen ordezkariak.

´Zentzua eta iraunkortasuna' proiektuko Maider López (Donostia), Lara Almarcegui (Zaragoza), Carlos Irijalba (Iruñea), Renata Lucas (Brasil) eta Haegue Yang (Hego Korea) artistak ere goizeko ekitaldian izan dira.

'Zentzua eta iraunkortasuna' proiektuan bilduriko esku-hartze artistiko espezifikoak Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren hainbat kokalekutan egongo dira jendearentzat zabalik, uztailaren 21etik, larunbata, irailaren 23ra arte.

Artista bakoitzak planteaturiko obren izenak eta kokalekuak honako hauek dira:

Gunilla Klingberg: 'A Sign in Space': Lagako Hondartza, Ibarrangelua.

Haegue Yang: 'Tectonic Texture': Andrabideko harrobia, Gautegiz-Arteaga.

Oscar Tuazon: 'Birds': Atxarreko San Pedroko ermitarako igoera Garteizko eta Akordako auzoetatik, Ibarrangelua.

Liam Gillick: 'Faceted Revision Structure': Astrako Fabrika, Gernika-Lumo.

Pieter Vermeersch: 'Untitled': Industrialdea, Gernika-Lumo.
Renata Lucas: 'El visitante': Santa Klara kalea, Gernika-Lumo.

Lara Almarcegui: 'Materiales de la montaña Peña Forua': Kare Labe zaharrak, Foruako Atxondoa auzoa.
Carlos Irijalba: 'High Tides': Errepublikako eskola zaharrak, Paresin (Busturia).
Rafael Lozano-Hemmer: 'Regar corazonadas': Madariaga dorrea, Busturia.
Maider López: 'In Situ': Oka ibaiaren ezkerraldeko hainbat kokaleku.

Artistek, eskualdeko pertsona ospetsuekin eta biztanleekin egiten ari diren bisiten, ibilbideen eta elkarrizketen bitartez Urdaibairen ingurune fisikoari eta sozialari buruz eskuratu duten jakintzari esker, komunitate bat sortu eta eratu nahi dute (betiere beren lanen kokaguneko giza baliabideak eta baliabide materialak ahalik eta gehien inplikatzeko ahalegina eginez), esperientzien eta zalantzaz beteriko antimonumentuen komunitate bat, elkarrizketa eragingo duena norbanakoa bere alderdirik humanoenarekin bat eginez. Beraz, helburua zera da, proposamenak hartuko dituen testuingurua errespetatzen duten profil txikiko esku-hartze gisa hartzen diren hainbat proposamen artistiko espezifiko garatzeko proiektuan parte hartu duten arte garaikidearen hamar egile ospetsuen lanean bildutako ahalmen etiko eta kritikoak sustatzeko nahia laburbiltzea.

Erakusketako komisario Alberto Sánchez Balmisak adierazi duenez, "Zentzua eta Iraunkortasuna, artearen, naturaren, pentsamenduaren, lurraldearen eta herritarren arteko aliantza gisa pentsatu da, eta produkzio estetiko kritiko batzuk (zentzua) proposatu nahi ditu, errealitatearen eta munduaren gaineko beste ideia batekin, hau da, kapitala oinarri hartuta, sentiberatasunaren ohiko zatiketei jarraitzen ez dien ideiarekin bat egitera gonbidatzen duten produkzioak izanik (iraunkortasuna)". Horretaz gain, azpimarratu duenez, "partaide bakoitzak esku-hartze artistiko bat proposatu du, non bere artelanak (beren interesak jakintza sortzaileak eta egileak diren aldetik) Urdaibain ikusi duten gizarte, kultura, hiri eta politika-testuinguruarekin busti diren".

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)