Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Osakidetzaren eta Igualatorio Médico Quirúrgicoaren arteko lan-itunaren sinatzea

2010.eko otsailak 18

Hitzarmenak arautu egiten ditu IMQren pazienteak Osakidetzaren zentroetara bideratzeko baldintzak

Osasun sailburuaren esanetan, bi sistemak "elkarren eskutik" joateko premiak eragin du lankidetza hau, osasun-zerbitzu "lehiakorrak eta kalitate handiagokoak" eskaintzeko.

Osakidetzak eta IMQk lankidetzarako hitzarmena sinatu dute, IMQren pazienteak Osakidetzako zentroetara bideratzeko baldintzak arautzeko. Zerbitzu hori, baina, zentro kontzertatuetan edo IMQ Taldekoetan asistentzia osoa eman ezin denean eta premiazko kasuetan baino ez da eskainiko. Osasun sailburu eta Osakidetzako presidente denaren arabera, hitzarmen horrek Euskadin osasun-zerbitzu "lehiakorrak eta kalitate handiagokoak" eskaintzeko aukera emango du.

"Eskutik joan nahi dugu, elkarren osagarri izateko", adierazi du Rafael Bengoak osasun sistema bien arteko itunaren aurrean, eta "handiagoa" egin nahi du, esperientziak modu estrukturalagoan konpartitzeko aukera emango duten lankidetza akordioak ere izateko", gaineratu du.

IMQ aseguru enpresa pribatuak estaldura eman dio profesional eta zentro pribatuen sare baten bidez Bizkaiko eta Bizkaiaren inguruko lurralde batzuetako herritar askok duten osasun-zerbitzuaren premiari. Osasun sailburu eta Osakidetzako presidenteak, Rafael Bengoak, eta IMQren zuzendari nagusiak, Jose Andres Gorrichok, azaldu dutenez, kasu gehienetan herritar horiek "IMQren aseguratuak eta Gizarte Segurantzaren onuradunak dira". 

Halaber, IMQren Talde Medikoak (Bizkaian osasun pribatuan ari diren profesional asko eta asko eta osasun-zentro guztiak biltzen ditu), asistentzia alorreko arrazoi ezberdinak direla eta, kasu batzuetan ezin izaten du estatistiken arabera ezohikoak (larriak, askotan) izaten diren zenbait gaixotasun edo patologiari aurre egiteko tratamendu terapeutikorik eskaini. Gaixotasun urri horien aurrean, batzuetan, pazienteak zentro publikoetara bidali behar izaten dituzte, premiak aginduta gehienetan. 

Pazienteak Osasun-zerbitzu publikoko zentroetara bideratzea, baina, ez da ohikoa. Oso noizbehinka egiten da. Salbuespen horiek arautu nahi izan dira hitzarmen honen bidez. IMQren asegurudunek euren aseguru-kontratua erabiltzen dutenean, normalean, IMQ Taldeko zentro kontzertatuetan hartzen dute tratamendua. Osakitzeako zentroak ez dira IMG Taldeko zentroak, eta, ondorioz, salbuespen kasuetan bakarrik -asistentzia hori Taldeko zentroetan edo zentro kontzertatuetan eman ezin bada- bideratzen dira paziente horiek Osakidetzara. 

Hitzarmenak IMQren asegurudunek Osakidetzaren zentroetan (zehaztutako kasuetan) asistentzia mediko-kirurgikoa jasotzekotan, Osakidetzaren eta IMQren artean izan behar den harremana arautu nahi du.

Hitzarmen honek, baina, ez du IMQren eta Osakidetzaren artean inolako kontzertazio sistema orokorrik ezarri nahi IMQren asegurudunak artatzeko. Hitzarmenak Osakidetzako zentroetan premiazko osasun-laguntza jasotzen duten Mutualistak (IMQren asegurudunak) baino ez ditu artatuko; IMQren zentroetatik edo IMQren Taldeko Zentroetan lan egiten duten Mediku Taldeak Osakidetzako zentroetara bideratzen dituen IMQren asegurudunak baino ez ditu artatutako, eta IMQren Taldeko zentroetatik Osakidetzako ospitaletara bideratzen dituzten jaioberriak baino ez ditu artatuko.

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Rafael Bengoa