Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Ospitalizazio unitate berriaren inaugurazioa Santa Marina Ospitalean

2010.eko otsailak 19

Unitate berria erabiliko duten lagun gehienak, hainbat patologia eta hauek larriagotzeko prozesuak pairatzen dituzten paziente kronikoak dira.

Jesus Maria Fernandez Osasun sailburuordeak inauguratu du Ospitalizazio unitate berria. Bertan, 56 ohe izango dira, 27 gela bakoitzetan eta 2 gela indibidualetan banatuta. Inbertsioaren zenbatekoa, guztira, 3 milioi eurokoa izan da.

Gaur goizean inauguratu du Osasuneko sailburuordeak Bizkaiko Santa Marina Ospitaleko Ospitalizazio Unitate berria. Jesus Maria Fernandezen hitzetan, gaur abian jarri den unitate honek 'berrikuntza esanguratsua' suposatuko du 'ospitale honetara datozen gaixoek behar duten zainketa berezia dela eta'. Izan ere, gaixo kronikoak, errehabilitazioa behar duten gaixoak, terminalak eta beren senitartekoek edo tabakoa uzteko kontsulta bila datozenak, anbulategi mailako fisioterapiakoak edo alergien aurkako tratamenduak behar dituzten pertsonak dira aipatutako ospitaleko eriak. Mota hauetako gaixoen egonaldiak, ohiko ospitalizazioen batez-bestekoa baino denbora gehiago irauten du. 

'Ospitalean bertan dauden gaixoak artatzeaz gain, etxean artatuak diren eta alta jaso ostean ospitale honetara datozen gaixoei ere zainketa eskaintzen diegu', gaineratu du Fernandez sailburuordeak. Horrez gain, Osasun Sailak osasun-sare osoan  'jarraikortasunaren' alde egiten duen apustua azpimarratu nahi izan du; hau da, 'Ospitalean alta jaso duten gaixo kronikoak lehen mailako arreta zerbitzura bidaltzeko' apustuaz aritu da. 

Inauguratutako unitate berria erabiltzen eta erabiliko duten lagun gehienak, hainbat patología eta hauek larriagotzeko prozesuak pairatzen dituzten paziente kronikoak dira. Hauek 56 ohe izango dute, 27 gela bikoitzetan eta 2 gela indibidualetan banatuta. 

2009an Santa Marina Ospitaleak 5.232 alta erregistratu zituen. Pazienteen batez besteko egonaldia 11,5 egunekoa izan zen. Gaurko unitatea berriaren inbertsioaren zenbatekoa, guztira, 3 milioi eurokoa izan da.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan